inprimatu
Moskor biren berriketak
Izenburua:
Moskor biren berriketak
Sinadura:
Urreiztieta, Jose Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urreiztieta, Jose Agustin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
160

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Moskor biren berriketak

 

Urreiztieta, Jose Agustin

 

 Denbora pasagarri

 Bertso bi jartzea,

 Chomiñ nere laguna

 Artudet ustea.

 Picharra ardoz beterik

 Berotzeko estea,

 Ez dezagun iduki

 Barrena tristea,

 Ta kezkaz betea,

 Egokia izango det

 Lenbailen astea.

 -Ongi pensatutzen dek,

 Bañon nik ez jakiñ

 Bertsoak konpondutzen

 Nere lagun Joakiñ;

 Picharreko ardua

 Badijoak ariñ,

 Estuasun onetan

 Ez dakit zer egiñ,

 Egiñtzak alegiñ

 Guchi guchika eraten

 Akaba ez dediñ.

 -Joakiñ, akabatzean,

 Picharreko ardua,

 Pagatzeko astea

 Bearda dirua.

 Zeren billatu dedan

 Galtzetan zulua,

 Galdu bear dirana

 Gaurko nere lua,

 ¡Au paraderua!

 Ona geldituko dek

 Echeko atsua.

 -Ardua eran eta

 Ez pagatutzia,

 Nere ustetan Chomiñ

 Ez dek kortesia:

 Nik oraiñ pagatuta

 ¿Naidek i uztia

 Echera eramaten

 Osorik poltsia,

 Ta diru guztia?

 Ez nauk engañatuko

 Maliziz josia.

 -Ik oraiñ pagatuzak,

 Bada dek egiya,

 Patrikaran dedala

 Nik zulo andiya.

 Gero emango diat

 Zor dedan guziya

 Jakiñ ez dedan iñork

 Gure istoriya;

 Pagazak guztiya

 Onala artutzeko

 Echeko bidia.

 -¿Billatuko diagu?

 -¡Au dek komedia!

 


inprimatu