inprimatu
Emeki: gizonki!
Izenburua:
Emeki: gizonki!
Sinadura:
Urkia, Mayi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urkia, Mayi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1726.zk.
Orrialdea:
5

Emeki: gizonki!

 

Urkia, Mayi

 

 1

 

 Emazte, emazteki; emakume, eme

 Hitz oso ala erdi, lauek elgar maite

 Eme: haitztale, hazkor, haur ainitz emaile

 Lauek norbaiti zordun agertzen gaituzte.

 

 2

 

 Gizaldi guzietan, lehengo mendetan

 Emaztea izan da gizonaren pean

 Araiz noiz nola onar Adamen arrazan

 Nortasun, indar, fede «giz-hezur» batean?

 

 3

 

 Alabainan «emeki» bietan den bezala

 Zonbait han edo hemen xutitu izan dira

 Gizon eta emazte bai pare girela

 Zertako beraz batek bertzeari mana?

 

 4

 

 Gizonak gorputzean ekartzen du indar

 Giro hortan maizenik agertzen da azkar

 Emaztea ahatik daiteke bai behar

 Lanean harraraziz itsu eta bakar.

 

 5

 

 Bainan handitasuna zertan da ageri

 Indartean bakarrik abere iduri?

 Ez ote da oraino bertze ainitz aldi

 Mila gisaz frogatzen biotz garbieri?

 

 6

 

 Orduan emaztean norbait da ikusten

 Bere buru eskuak dituena hezten

 Etxen ala kanpoan berdin du egiten

 Laneko, asmatzeko ahala finkatzen.

 

 7

 

 Airekoen gidari, minen soleigarri

 Eskoletan haurrekin, herri kontseilari

 Gaur egun emaztea denetan da hari

 Dretxo hori berak du maizenik «idazi»!

 

 8

 

 Ez uste izan otoi ahanzten dutala

 Gure berezitasun-izaiteko Ama

 Hori hor dugu berme alaber izarra

 Nehor edo deusentzat izan gabe traba.

 

 9

 

 Olerki hau eman dut martxoko zortzian

 Egun hau omen baita gure ohoretan

 Zendako, norendako egun bat urtean?

 Ez gaiten guhaur sartu huts hortan berean!

 

 10

 

 Emazte ala gizon, haur, xume (e)do konkor

 Ahul guziez gare sobera ahanzkor

 Nola ahulena den argi bat ekarkor

 Egun oroz «gizonki» dugun hori aitor!


inprimatu