inprimatu
Urepeldarrak Xalbadorri
Izenburua:
Urepeldarrak Xalbadorri
Sinadura:
Urepeldarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urepeldarra

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1396.zk.
Orrialdea:
5

Urepeldarrak Xalbadorri

 

Urepeldarra

 

 1

 

 Dolu triste bat gelditu zaiku Urepeleko herrian

 Xalbadorren egun ederra zen izan haren omenaldian

 Meza denboran haren lagunak, hor ziren haren aldean

 Haren ohorez eliza bete bat baitzen ederrenean.

 

 2

 

 Agur kartsu bat zor baitiogu, galdu dugun maiteari

 Xoraturikan ginauden oro haren pertsu ederreri

 Haren dohainak Jaun zerukoak ez ditu eman nehori

 Bainan sobera plazer zitzaion jende ospe haundi hori.

 

 3

 

 Eguna pasatu zen iduriz omore ederrenean

 Nahiz haizea bipila zagon gure plaza barrenean

 Haren lagunek pertsu ederrak elgarri han emaitean

 Xalbador triste zagon gaizoa bere pena bihotzean.

 

 4

 

 Besta artetik solas triste bat: «Baderamate Xalbador»

 Toki ttipi bat bazen emana barne horitan nunbait hor

 Sendatzaileak, sustatzaileak, han ez zuen falta nehor

 Baina triste haren gorputza horir denen zagon gogor.

 

 5

 

 Bururatu zen besta ederra orok nigarra begian

 Bere laguna ta familia han zituen sahetsean

 Zonbait hitz labur etxekoeri memoratu zutenean

 Hirur hats kolpe eman ondoan Jainkoa zuen aldean.

 

 6

 

 Nolairekoek udazkenean husten daukuten lekua

 Gisa berean sénditzen zuen, oi, haren azken negua

 Alabainan ba, ez ote zuen hor minaren medikua

 Manera hortan egina daUlu guzier ber'adioa.

 

 7

 

 Egin dezogun guziek otoitz, urosik dagon zeruan

 Berak denboran Mixel zenari emana zuen pertsuan:

 «Banuke zuri erraitekorik oraino aunitz googan

 Orai ekarri nahi dauzkitzut, mundu hau utzi ondoan.»

 

 8

 

 Etsenplu on bat guziez dago kasu horretan emanik

 Herioak ez du begiratzen, ez zaharrik, ez gazterik

 Gure jainkoak ez du berexi, ez egunik, ez orenik

 Gisa hortan du Xalbador hartu beretzat on zuelarik.

 

 9

 

 Pertsua frango eman izan da, zuretzat Euskal-Herrian

 Ez ote auzun Urepelek zor, zonbait hitz bere aldian

 Kantu xiple hok ezarri ditut, penarik haundienian

 Ezarri nahiz-gure Xalbador beste guzien gainean.


inprimatu