Kantatutzera nua bertso bat edo bi
Kazkazuri (Joxe Joakin Urbieta)
Kantatutzera nua bertso bat edo bi
Kazkazurik jarriak bere buruari,
gustoik ez diot artzen bizimoduari
deskalabrua pranko gertatu zait neri.
Kojo gelditu nintzan txiki-txikitandik
paretara iyo ta erori ta andik,
informe txarrak dauzat gaur askorengandik
neretzat berri onik ez dator iņondik.
Dama batek nai zidan karga bat agindu
pretenditu ninduen, ez nion agindu;
amets gaixtoa pranko geroztik egin du
trixtia urriki nuen ni artu banindu.
Aitak ere nai zuen biok ezkontzia
baņan etzan posible ni ondo portatzia,
hobe da zer datorren kontsideratzia,
nola nai artzekua ez da gurutzia.
Txiki-txikitandikan arro ta tunante
kontrariua pranko, gutxi det amante;
lan honek seituko nau bizi naizen arte
aitxurrak eta palak muatuko naute.
Ez nau inkomoratzen besteren lujuak
deklaratzera nua nere enojuak:
zurrutak tiratzen nau, pixka bat jokuak
atarramentu onik ez dauka kojuak.
Kartzelan sartu naute kulpa dedalako
errax ematen zaio pobriari topo,
aberatsa izan banitz ez niņuten joko
gaixua banaiz ere pagatzen det bapo.