inprimatu
Norat hoa, Jan Pierri
Izenburua:
Norat hoa, Jan Pierri
Sinadura:
Urbero, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urbero, J

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
571.zk.
Orrialdea:
4

Norat hoa, Jan Pierri

 

Urbero, J.

 

 1

 

 -Norat hoa, Jan Pierri

 primadera goiz huntan?

 Alhorrerat banoa

 huchtua ezpainetan:

 Lurra ene goait dago, 

 hoberenak golkoan:

 Lur-lanetik osasun,

 odol garbi zainetan!

 

 2

 

 -Norat hoa, Jan Pierri,

 tratur horren gainean?

 -Ogien pikatzera

 iguzkiaren pean...

 Epaiten ariko naiz

 tiki-taka zelaian...

 Ogiaren ederra

 bere jauntzi urhean!

 

 3

 

 -Norat hoa, Jan Pierri,

 bakarrik ilhuntzean?

 -Grachiren gana noa,

 amets bat bihotzean:

 Andre gochoagorik

 ez da mundu guzian

 Hura nuke nik behar

 etchekandre etchean.

 

 4

 

 -Norat hoa, Jan Pierri,

 alfortchak bizkarrean?

 -Ez dea Solbezio

 Orreaga sainduan?

 Harat beilaz banoa

 othoitz egin nahian,

 Lan eta amodio

 ontsa itzul dazkidan...


inprimatu