Guraso zarrari
Uranga, Santiago
1
Nere biotzak maitetasunez
Enkargu on bat emandit
Emen aztuta daudenagatik
Itz egiteko esandit
Gure aurreko guraso onak
Nola juan ziran emendik
Oiek zituzten oitura ederrak
Ez aztutzeko oraindik
Merezitako esker umillak
Artzeko daude gugandik.
2
Gure aurreko guraso onak
Irteten ziran etzetik
Jaungoikuari otoiz egiņaz
Mendira juan goizetik
Oien lenengo lana zan beti
Oraziyo biyotzetik
Bera amatzeko sortuak gera
Jaunak gu ezer ezetik
Oyen aurreko oitura ederrai
Jarrai daiogun atzetik.
3
Gurasu oyen oitura ederrak
Esan biar dot zer tzian
Gaurkuak asko bezela oiek
Birauka aitzen etzian,
Pentsaturikan guregatikan
Jesus iltzan gurutzian
Berarengana maitetasuna
arturikan biyotzian.
Oitura ederrak guri utzita
Bere ondora juan tzian.
4
Gurasuentzat oitura ederra
Maitetasuna Jaunari,
Jesus-engana bide emanaz
Ondoren daguenari
Mundu onetan ondo jarraitu
Zeruko bide onari.
Kariņoz eta biyotzez berriz
Fede Santuko lanari,
Gure Jesus-ek asko nai diyo
Onela bizi danari.
5
Txapela eta marmita eskuan
Otoitz egiņaz mendira
Gure aitonak goizian goizo
Amaika aldiz juan dira,
Oiyek zituzten erakuspenak
Guretzat ere on dira,
Baņan orduko oitura eder
Eta zuzenak non dira?
Galdera egingo luteke berriz
Mundura etortzen balira.
6
Gure aitonak oyetik altxa
Euskal mendiyetan gora
Jaungoikuari otoitz egiņaz
Igaro beren denbora,
Egon biarra zuten guztiyan
Oraziyua gogora,
Ama Birjiņa agurtzen beti
Artaldiaren ondora,
Modu onetan bizitzen dana
Zuzen zerura juango da.
7
Guraso oien oitura ederraz
Pentsatzen jarri gaitian
Jaungoikuari maitetasuna
Beren biyotzak betian,
Egun guztia lanian pasa
Gero etxera juatian
Errosariyo Santua esanaz
Jaunaren borondatian,
Gaur pozak daude onela izana
Bizi ziraden artian.
8
Gurasu oyek izaten ziran
Beti bizitza justuan,
Seme alabak etziran azten
Oyen kariņo gaiztuan,
Oraziyo ta dotriņá ikasten
Euki denbora askuan,
Gurutze egin da musu emanaz
Aita ta amaren eskuan,
Modu onetan oyeratuaz
Bizitza egiyazkuan.
9
Gure guraso maitagarriyak
Mundu ontatik juantzian
Gurekin emen izatekore
Kristau gaistuak etzian
Baņon erdia danok juanbiar
Ordua allegatzian
Gure Jesusi eskatzen diyot
Akordaldi bakoitzian
Errukiz arren gorde gaitzala
Danok bere biyotzian.
10
Jaunarengana zuzen ditzagun
Gure munduko pausuak
Altxa ditzagun berarengana
Biotzak eta besuak
Eta gaiņera ondo zuzendu
Egindako errezuak,
Eskaturikan gordo daitzala
Ondo gure gurasuak,
Iņon sufritzen iduki gabe
Ayen anima gaisuak.
11
Gurasu oyen animik baldin
Juan bada garbi tokira
Gure errezo edo otoitzen
Zai igual egongo dira,
Gaisuak baldin mesede orren
Biar arkitzen badira,
Oraziyuak, penitentziyak,
Meza limosnak oņ dira,
Orain ayentzat egiteiranak
Gero guretzako dira.
12
Guregatikan apartadeilla
Etsai gaistuen sardia.
Nere kristauak kondenatuen
Tormentu ayek zer dia
Mundu onetan gauza oriyek
Gogoratu biar dia,
Gure Jainkuak izan dezala
Guretzat leku gordia;
Jesus maitia eskatzen dizut
Guzaz miserikordia.