On Antonio Trueba jaunari
Uranga, Juan Ignazio
Bizkayan ill da gizon aundi au,
Bizkayan ill da betiko;
Ill da gizona, batian izena
Beti beti da biziko;
Gizontasunez illagatikan
Aundiz ez da iñoiz illko,
Esku askotan Trueba zanaren
Gauzak dira ibilliko.
Izkribatzalle aundiya zaigu
Euskal erri ontan galdu,
Negarrarekin nere biyotzak
Diruri dala makaldu;
Fueruai ziyon maitetasunak
Ez du guchiyana auldu,
Eta azkenik gaitz gogor batek
Mundutikan eraman du
¿Nola gentzake jakintsu ori
Orain gurekin berdindu?
Trueba galtzeak Euskal-erria
Guzti guztiya du mindu;
Makiña bat on bere lumakin
Mundu onetan egin du,
Ez du geiago izkribatuko,
Lengo egiña aski du.
Euskal-erriko negar malkuak
Orain balira batuko,
Ibai agortuta daguena
Aisa luteke beteko;
¿Zapirik alda guri malkuak
Begi ertzetik kentzeko,
Bai alda ezer biyotz guriak
Penarik gabe uzteko?
Biyotz guriai orren errazki
Etzaiyo joango penarik,
Orren ordañez ez da jaiyoko
Berdindu lezakienik;
Gizon jakintsu izkribalari
Guztiz bikaiña zalarik,
Ez du zenbaitek bezala izan
Jakiñaren arronkarik.
Gau onetan gu etorri gera
Koroatzeko asmuan,
Geiago ere merezi zuben
Bizi zanian munduan;
Penaz beterik utzi ninduen
Eriotzeko orduan,
Batian poztu naiz daguelako
Aingeruakin zeruan.