inprimatu
Nere maitiari
Izenburua:
Nere maitiari
Sinadura:
Uranga, Joan Inazio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Joan Inazio

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
476

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere maitiari

 

Uranga eta Berrondo, Juan Ignazio

 

 Bostillabete inguru ontan,

 Egon naiz zuri begira,

 Egunak eta ordu guztiak

 Ondo kontatuak dira;

 Zure aurrian jarriakin bat,

 Eman dit barrenak jira,

 Otzikararen gisako gauza

 Sartu zait gorputz guztira.

 

 Nere aingeru zoragarria,

 Biotz nereko maitia,

 Bata bestian aldian gaude

 Eta konsola zaitia;

 Ondo maitatu biotzetikan,

 Ala da gure bidia,

 Denborak dana ekarriko du,

 Illargi eder neria.

 

 Orain zerade nere andregai,

 Eta gero emaztia,

 Mundu ontara sortu ziņaden

 Dana gloriaz betia;

 Zu zera nere aberastasun

 Eta ondasun guztia,

 Zuretzako da nere biotza,

 Eguzki miragarria.

 

 Gaur jarri nazu, nere maitia,

 Gaur jarri nazu zeruan,

 Ikusirikan nere burua,

 Maitecho, zure albuan;

 Ez det arkitzen perlachorikan

 Zure berdiņik munduan,

 Orlakorikan ez du ibiltzen

 Erregek bere koruan.

 

 Udaberrian ez du ematen

 Soroak lore oberik,

 Ez det munduan, sinistu zazu,

 Zu baņo maitiagorik;

 Ikusten ditut beste geiago,

 Baņan zu bezelakorik,

 Ez det arkitzen mundu guztian,

 Ibiltzia da alferrik.

 

 Nere maitecho izar ederra,

 Nere aingeru aundia,

 Orlakorikan arkitzen ez da,

 Zu zera paregabia;

 Bedeinkatua izan derilla

 Zure ama ta jabia,

 Orra, gaurtikan esaten dizut

 Dana naizela zuria.

 


inprimatu