Nere adiskide Pepe Artola-ri
Uranga, Juan Ignazio
Ziririzkorik gabe len etzan
Izan oi ezer festetan,
Esaera zar au baztarturik
Artola dago danetan;
Billatzen dute far-egille au
Kanpora joan gabe bertan,
Au degula guk ez degu iņon
Ibilli bear ezertan.
Langille onek bere zaņetan
Dauka artistan odola,
Askok ikusi oi du farrezko
Itz ederra dariola;
Au bizitzia gure artian
Jaunari nai dariola,
Bada bestela festarik ezin
Egingo degu iņola;
Euskal-artisten artean buru
Egin da: Pepe Artola.