Nekazari lanak. (On Domingo Agirre jauna-ri)
Uranga, Jose Ignazio
Nekazaria goiz jeikirikan
Dijoa azkar lanera,
Oi gozo ona utsa utzirik
Bere ukullu aldera;
Ortz bikuakiņ, sartzen da gogoz
Orbel ustela kentzera,
Eta iņaurkiņ legorrarekiņ
Beiyai azpi jartzera.
Krisallucho bat esku batian
Beste eskuan, marmita.
Nekazariak tresna oiyekin
Artzen du aurren ardita;
Bade gauz oiyek eche zokuan
Oso alde bat utzita,
Ateratzen da zelai lanera
Egun guztiko etsita.
Itaiya, soka eta saskiya
Artuta zelaira joanik,
Belar ezea ebakirikan
jartzen du sorta egiņik;
Gero saskira jasotzen ditu
Kontu aundiyan bildurik,
Sokaz ederki antolatzen du
Zama gogorki loturik.
Ukulluaren baztar batian
Utzirik itai ta soka,
Asten da gogoz bei gaisuari
Lanera deitzen ojuka;
Esaten diye, zelaicho artan
Egingo degu borroka,
Naiz gero chori chiki berritsu
Ayek ondatu mokoka.
Uztarturikan eche aurrian
Bei langille ta prestuak,
Ibill arazten ditu aurrera
Zulatuaz akulluak;
Iristen dira beren lantegi
Artara chic izertuak,
Diruritela ibilleraren
Bidez oso aspertuak.
Bostortza gogor uztarriyari
Loturik soka batekiņ,
Itzai ta beiyak borrokan dira
Ibiltzen tresna orrekiņ;
Aurretik laiyaz irauli lurra
Atzetik bostortzarekiņ,
Berdintzen dute lan egiteko
Gero errazkeriyakiņ.
Ordu batzuek igarorikan
Lan chic nekoso onetan,
Etzaten dira bei gaiso aiyek
Gogo aundiz belarretan;
Gero ekartzen diye itzaiyak
Egin duten ordaņetan,
Zaldale ona, izan dezaten
Aski indarra anketan.
Bada asten da nekazaria
Eregiteko lanetan,
Azi pilla bat zabaldurikan
Otarchotikan lurrean;
Lanean dauka pentsamentua
Nekazariak benetan,
Gero lanaren ordaņak anchen
Jaso oi ditu urretan.
Zerbait landare sortzen danian
Azi ortatik ertena,
Beartutzen da nekazarien
Jarraichoaren kertena;
Lengo linean ainbat beartzen
Ez da akullu eztena,
Bei gaiso aiyen laguntzik gabe
Egin bear da lan dena.
Landarearen inguru dana
Bear da utzi garbiro,
Artoa gogor asi dediyen
Goruntz oso errazkiro;
Au egiten du nekazariak
Daguenian lurgiro,
Beinguarekin aski ez bada
Egin dezake berriro.
Arbol gazteak bear dirade
Chertaturikan apaindu,
Ale onakin dezaizkan lanak
Nekazariai ordaindu;
Arbazt igarrak kendu ta bear
Zaiyozka gaņak arindu,
Eta okercho dauzkan adarrak
Sardiarekin berdindu.
Abuztuketan asten danian
Kanpuan nekazaria,
Sagar umutuz apaintzen du chit
Ederkiro tolaria;
Ukulluaren baztar batian
Utzirik lai, ta arria,
Bere lanketan ibiltzen ditu
Agai azpill ta sardia.
Era berian egin oi dira
Garua ebakitziak,
Eta echien atarichua
Berarekiņ apaintziak;
Meta guztiya idukitzen du
Erditik agai luziak,
Egin ditezen azpi-gai ona
Eta cherri erretziak.
Gaztain biltze ta orlako lanak
Dira geroko gelditzen,
Nekazaria abuztuketa
Ondoren chic da lasaitzen;
Zelai ta chara guztiyak dira
Alde danetan garbitzen,
Arbola zarra eta gazteak
Dirade larru gorritzen.
Lanketa guchi gelditzen zaiye
Nekazariai neguan,
Baņan betiko izan oi du zer
Egiņa eche zuluan;
Soņeko beltza oi du arbolak
Alargun baten moduan,
Alaigarritzat ez da ezercho
Mendiyan eta soruan.
Arta saskiyan inguruchuan
Aulkiyetan eserita,
Kontu kontari egin oi dute
Arta buru churiketa;
Lan onekin bat sortzen zaiyote
Liņuaren apainketa,
Chit bukatzeko oda-berritik
Neguraņoko lanketa.