Mandataria (Bide berritan)
Uranga, Juan Ignazio
Esku otar bat-arturik doa denda danetan
Galde egiñaz, zer gauza bear diran ekarri,
Bada aztutzen bazaiyo ezer dendariari
Ez da aztuko begiratzia apalchuetan.
-Piper belch edo azukrerikan potochuetan
Begira beza dagon, ez gero deus esan neri-
Au diyo bada esaten dendan daguenari
Gero ez dezan ezparik izan argan ezertan.
Mandatu danak artu ta gero astoarekiñ
Ekiten diyo eguneroko bere lanari,
Gonak gerrira jasorik, eta zigor batekiñ
Berotzen dizka bi anka zañak abereari;
Ta joan nai ezik jartzen bazaiyo seta charrakiñ
Atze aldetik bultzaka diyo esaten,-¡arri...!