Gure pelotariyak. (Luis Samperio, Biktoriano Ganborena)
Uranga, Juan Ignazio
Pelotari au beso biurrez
Jokatzen chit da garbiya,
Zankoz ere da oso azkarra,
Itz batez ibillkariya;
Aurrera samar sartzen danian
Sartu nairikan ziriya,
Ez da egoten leku batera
Begira onen begiya.
Beso biurra chit ona du ta
Bolea ikusgarriya,
Kontrariyua iduki oi du
Tantua galtzez etsiya;
Aurre jokalai gogorra ez da
Bañan bai atzelariya,
Makurketako nagirik ez du
Bigunki dauka gerriya.
Plaza ederki neurritutzen du,
Kontrariyua ere bai,
Ez da ibiltzen ajol-gabian
Zenbait bezela nolanai;
Baizikan zuzen jokatutzen du
Plazan egonikan ernai,
Pelotariya ezagutzen da
Onekin, dan edo ez gai.
Pelotari chic ona da eta
Musikan ere azkarra,
Piano jotzen ibiltzen daki
Azkarkiro atzaparra;
Frantzes izkera badaki eta
¿Nola ez jakin erdara?
Orlakorikan ez da agertzen
Pelotariyen plazara.
Laster joango da itsasoz aruntz
Utzirik ama euskara,
Biurtuko da uda-berriyan
jayotzezko seaskara;
Egaztiyaren gisa orain da
Pelotariyen pasara,
Samperio da oyetatik bat
Doana Amerikara.
Pelotari chit buruz abilla
Ta begiz oso zorrotza,
Chiriketako ere badauzka
Intenziyo ta biyotza;
Plazan korrika dabillenean
Badiruri katamotza,
Orren odola ez da zenbaiten
Zañetan dan beziñ otza.
Intentziyua diña baleuka
Orrek indarra besuan,
¿Iñor jarriko ote litzake
Arbasten kontra orduan?
Ez det ikusi pelotaririk
jokatzen orren moduan,
Ziri pollitak sartutzen ditu
Plazen pareta chokuan.
Amaika aldiz ibilliya da
Pelotan eliz atzian,
Eta gañera amugilleta
Deitzen dan eche ertzian;
Ez du deubora alferrik pasa
Plazan ta konsejupian,
Bada kolperik ez du egiten
Chisterarekiñ utsian.
Gonetan jarri zutenerako
Zuben pelotako griña,
Orrengatikan plazan jokatzen
Da mutill azkar ta fiña;
Batzuek diran bezela ez da
Plazan jokatzen etziña,
Baizikan da chit gorputzez biguñ
Ta zankoz oso ariña.
Iñork pelota jo ordurako
Badaki nora dijuan,
Ez da ibiltzen zenbait bezela
Achitzen iya ituan;
Ez da aspertzen bi paretari
Ematen ere beinguan,
Kontrariyorik ziririk sartzen
Ez leike jarri kituan.
Uts une danak billatzen ditu
Bitoriano chikiyak,
Kontrariyuai ederki dizka
Artzen goi ta be neurriyak,
Lo egoteko ez ditu orrek
Nabar antzeko begiyak,
Arritzen gera orri begita
Egon oi geran guztiyak.