Gure pelotariyak. (Bizente Elizegi, Billabonako Beso-motza)
Uranga, Juan Ignazio
BIZENTE ELIZEGI
Errebotian jokatzen zuben
Arrabal Plaza zarrian,
Non ibiltzen zan onek jotako
Pelota eragiņian;
Bleka jokuan eskulari zan
Erriko konsejupian,
Kontrariyua askotan zuben
Ibiltzen bere mendian.
Plaza berriya egiņ ondoren
Asi zan gogoz jokatzen,
Eta chisteraz beso biurrez
Atzera gogor botatzen,
Bazirudiyen onek jotako
Pelotak zala puskatzen,
Bada geroztik onen besoko
Indarrak ezdu ukatzen.
Onen chisteran sartzen danian
Pareta jorik pelota,
Aide biziyan oso atzera
Errazkiro oi du bota;
Aurten batian iduki gaitu
Plazan geundenok chaloka,
Non danok giņan eruen gisa
Orruaz egon erorka.
Pelotari au chic umilla da
Eta gaņera prestua,
Zenbait bezela plazan jokatzen
Ez da jeniyoz estua;
Josta lekutzat bein artu zuben
Bide luze urezkua,
Eta andikan ekarriya du
Zakuren bat urrezkua.
Danak dakigu onen mamiyak
Pisuz dirala geyegi,
Bada aragi trankaltzar oiyek
Atera zaizka lenegi,
Besteak bezin ariņ ez dago,
Zankoz dago nagiegi,
Baņa da lenen mallan daguen
Pelotari Elizegi.
BILLABONAKO BESO-MOTZA
Billabonako beso motza da
Jokalari biurriya,
Nola sakean ala da ona
Ere errestalariya;
Onen jokua aurre aldian
Da chit ikaragarriya
Plazan jokatzen beso bakarrez
Oso da ikusgarriya.
Kontrariyuai neurtzen dizkate
Sudurra eta kokotza,
Ziriyak sartzen asten danian
Pelotari beso-motza:
Besa gaindikan asi ezkero
Egiten sake zorrotza,
Onen zankoko alpargat' aiek
Ez dute sentitzen otza.
Errebotian ere-frantzesak
Oso ikaraz betiak,
Iduki ditu amaika aldiz
Iya botarik estiak;
Irabaztia izanagatik
Frantzesak beren ustiak,
Chaskua-beti eman diyote
Baso-motzaren jotziak.
Chuliatzen du kontrariyua
Maisuzko jokaerakiņ,
Eziņ liteke-jokalaririk
Bada jostatu onekiņ;
Bildurra ere-sartzen badaki
Beraren joerarekiņ,
Astea danian joku motz edo
Zirika bi paretakiņ.
Onla pelotan ari danian
Beso-motza dantzaturik;
Ez da gelditzen suturik gabe
Onen zaņetan odolik;
Beregan ez du iņorengana
Ezagututzen bildurrik,
Argatik plazan ezergatikan
Etzaiyo bada ajolik.