Euskara zar maiteari
Uranga, Juan Ignazio
Euskaraz nuben lendabiziko
Itza seaskan aditu,
Bada izkuntz au nere buruan
Gogoz zitzaidan gelditu;
Nere biyotza euskaldun kantak
Zuten chit ongi ukitu,
Obeagorik ez det geroztik
Ezer neretzat arkitu.
O! izkuntz eder maitagarriya,
Iñun berdiñik gabea,
¿Nork esango du berdiñik ez ta
Beste bat dala obea?
Euskal-izkuntzik ez da egongo
Zoko chikiyan gordea,
Baizikan beti arkituko du
Kanpoan zabal bidea.
Gaurko gazteak ez degu bear
Euskara galdu nola nai,
Nere gogotik ez nuke bada
Illunpe gelditzerik nai;
Lenago-nai det biziera on
Au utzirikan joan artzai,
Eta itzegin mendiko lagun
Aiyekiñ euskaraz lasai.
Gure oitura eta legeak
Zaitzeko ama bat dago,
Oso prestua biyotzez dana
Orain, gero, ta lenago;
¿Nork baliyo du euskal-izkuntza
Maiteak baño geiago?
Nere iritziz beste ezerk ez,
Chinismen onetan nago;
Izkuntz berritik ez degu bear,
Lengoa degu naiyago.