Egun on maitecho
Uranga, Juan Ignazio
Egun sentiyan eguzkiyaren
Irteerakin esnatu,
Eta gaur zure eguna dala
Bertatik zait gogoratu;
Pozturik diot egunariai
Orri ederra jiratu,
Zure eguna, nere maitia,
Anchen det argi billatu.
Ustez ederki irakurririk
Asi naiz izkribatutzen,
Egun onak nik zuri emanaz
Chit guchi det utsegiten;
Baratzachoan ibilli naiz ni
Lore onak aukeratzen,
Sorta pollit bat maitecho, zure
Eskuetako egiten.
Nai nuben bada zu bezelako
Loria nonbait ikusi,
Desio orrek eraman nau gaur
Baratzachora lenbizi;
Baņan laster det zure berdiņik
Izango ez dala etsi,
Eta bertatik, lan bide orri
Penatuaz diot utzi.
Gaur emeretzi urte dirade
Sortu ziņala mundura,
Orduanchen zan zure amacho
Sartu zurekin Zerura;
Baderizkiot izango zala
Chitegun aundiya ura,
Zergatik zuben lore ederrez
Ipiņi jantziya lurra.
Artzen dituen bezela kolkak
Chitochuak egopian,
Ala artutzen zinduen amak
Aur ederra magalian,
Lo eraginta jartzen zinduen
Seaskan bere aurrian,
Ta choraturik gelditutzen zan
Zu orrela ikustian.
Oraiņ utzirik alde batera
Orduko oroitzkizuna,
Eska zayogun Jaungoikuari
Bear degun osasuna;
Ta gaur bezela igarotzea
Urte askoan eguna,
Biotzetikan desio dizut
Nere maitecho kutuna.