inprimatu
Aizak i mutill maņontzi
Izenburua:
Aizak i mutill maņontzi
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
723.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aizak i mutill maņontzi

 

 

 Aizak i mutill maņontzi

 Espaņiyara goraintzi

 Ez alakiken or pipartia

 Etzela lizentzi

 I jeniyo txarrak utzi

 Bestela ezurrak autsi

 Giza legia nola bearden

 Orra erakutsi

 Nik badut gizalegia

 Prantsiakuk baņo obia

 Beste tatxarik etzait arkitzen

 Arlote pobria

 Ijeniyua noblia

 Kortesi paregabia

 Ik neri ezurrak autsitzeko

 Non duk abillidadia

 Ziri bat sartu dik neri

 Orra bestia berari

 Abilidadik asko dukelik

 Ez esan iņori

 Azala daukak ugari

 Manurik etzak ageri

 Ezur iarrak austen zalla dittuk

 Bazekiet ori

 Egintzik ire ordenak

 Eta utzi besterenak

 Bestela farra egingo dittek

 Aditzen daudenak;

 Ik non darauzkik kemenak

 Menderatzeko gayenak

 Ezurri iarrak autsitzen dizkik

 Indarra duenak.

 


inprimatu