inprimatu
Ardan poto
Izenburua:
Ardan poto
Sinadura:
Ur-zale batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ur-zale batek

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
318-320

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ardan poto

 

Ur-zale batek

 

 Ardan-potok egun bat

 Urtian-urtian

 Ona emango digu

 Bizi dan artian.

 

 Aberats izatia

 Pobre baņo obe

 Diruz egiten gera

 Gauz askoren jabe,

 Baņa moskorrik eziņ

 Iņork ere gorde

 Ardoaren aurrean

 Danok berdiņ gaude.

 

 Gizona trabenan ta

 Andrea zelotan

 Ardan-potori berriz

 Jendiak zelatan,

 Etziņan egoteko

 Trabena-zulotan

 Baņa bart egon zera

 Trabenan zu lotan.

 

 Ardan-potok egun bat....

 

 Lodien kulpak ditu

 Pagatutzen miak

 Baņa kulparik ez du

 Gaur emakumiak,

 Izatekotan dauka

 Arratoi emiak

 Egin dizkitzulako

 Jakian umiak.

 

 Ardan-potok...


inprimatu