inprimatu
Aizarna'tik
Izenburua:
Aizarna'tik
Sinadura:
Untzeta, Sorne (Utarsus)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unzueta, Sorne

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
753.zk.
Orrialdea:
6

Untzeta

 

 Bukatzean mitiña

 Arratsalde ostean

 iru margarita ara

 eliza bidean.

 Zer asmo daramazten

 jakin nai miñean

 jarrai nien atzetik

 oso aldamenean.

 Negarrez zijoazten

 xotinka adean

 ¿zer gerta bear du?

 galdera eiñean,

 irurak jarri ziran

 belaunka aldarean.

 Aita gure bat esan zaun

 zioten aulkitik,

 Gipuzkoako apaizak

 konbertitzegatik:

 guk ez beste guztiak

 badiñe premitik

 danak or bai zabiltzan

 masoien aldetik;

 denak iges diñe

 goi maitasunetik.

 Ezpalitza karlisten

 zintzotasunatik

 relijiyua jun uan

 etorri bidetik.

 


inprimatu