Barka ezazue
Unanue, Jose Manuel
"Eta poeta, eta poeta
etxean gelditu da
begiak itxita"
Hainbeste gauza oker
begibistan duelako.
Isiltasunaren amaraunean
izkutatzen delako.
Indar kemenak
galdu dituelako.
Barka ezazue
kantorea
barka ezazue.
Eguneroko bizimodua
salatzeko kapaza ez delako.
Katatonia erresumean
sakondu egin duelako.
Bere uste eroak
eskupekoz demaigulako.
Gauza ederrak besterik
kantatzen ez dituelako.
|