inprimatu
Bankzerri
Izenburua:
Bankzerri
Sinadura:
Unanue, Jose Manuel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Unanue, Jose Manuel

Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-3.zk.
Orrialdea:
63-64

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bankzerri

 

Unanue, Jose Manuel

 

 Bi mila urte kunplitzeko'ta

 hamabost bakarrik falta

 natorkizue ni berri txarrekin

 egunkarian leituta.

 Euskal Herri'n gertatutakoa

 delako behar dut konta

 ez bazaio honi hala deritzen

 zeri deitu lapurreta.

 

 Euskadi maite 'ta gorrotoa

 mila langilez josirik

 kajaorroz 'ta banketxez dago

 leku guztietan beterik.

 Zerta'ko darabilte dirua

 nahiko nuke nik jakinik

 behar dutenentzat ez baldin bada

 ken iezaiegu, utz hutsik.

 

 Azaldu beharko dizuet ba

 nire amorruaren zera

 ez dakit kapaz izango naizen

 bihotzak egiteko hitza.

 Gazte bat zorrak ordain asmotan

 aurkeztu zen banketxera

 zerriņo flaku besterik ez zu'n

 eramateko hartara.

 

 Banketxeko apote lodiek

 hura ikusterakoan

 zioten serio jenio biziaz

 onartzen ez zutela han.

 "Zor erdia ordainduta daukat

 agindu didazuen eran

 hogeitamar da mila durotan

 falta dena bakarridan".

 

 "Zor hori ez ordainduz gero

 agertu zai'zue asmoak

 kentzeko neri pisu, nomina

 eta aire ondasunak.

 Putreak izan behar duzue

 banpirok eta lapurrak

 nola leike hori permiti duken

 gizsemeen legeak".

 

 Zerriņoa ez zioten lagatu

 fidantzaren lez lekuko

 gizon koittaduak bueltan zekarren

 ez zuen ba han utziko!

 Istilu galanta atera zu'n

 aberatsen lotsarako

 hauek baitira me'zi dutenak

 txartel bat infernurako.

 

 Irakurle maite erne egon

 ez zaizula zuri pasatu

 badakizu ba hauen legea

 bost jaso eta bat kendu.

 Ez zaizula inoiz okurritu

 hauei dirua eskatu

 hoien bihotza dago patrikan

 metatu, metatu, metatu.

 

 Nire hizkera baldarra bada

 itsusia eta latza

 nirekin ados izango zara

 gehiago dela bizitza.

 Behin betiko biziz behar eta

 ez dedila izan morrontza

 nire hilobian ipin ezazue

 "Azkenean libre natza"

 


inprimatu