inprimatu
Ama, dirurik ez da!
Izenburua:
Ama, dirurik ez da!
Sinadura:
Umexurtx ez nahia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Umexurtx ez nahia

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1054.zk.
Orrialdea:
5

Ama, dirurik ez da!

 

Umexurtx ez nahia

 

 1

 

 Ene ama Eskual-Herria, zaharra tira,

 Zahar bainan pixkor

 Pixkor bainan bizitzeko hazi behar,

 Hazi behar bainan dirurik ez da.

 Dirurik ez!

 

 2

 

 Uztaritze eta Zuraide arteko larretan

 Bide berri eder bat egin dote

 Ixtante, estranjerrendako

 Putzu bat izanen baita

 Putzu bat gehiago!

 Eta estranjerrak autoan ibilki.

 Bainan Azparnetik Baionarateko bidea,

 Eskualdunentzat behar bezala largatzeko,

 Ama, dirurik ez da!

 

 3

 

 Aberats puxantak

 Itsas bazterrean jostatzeko,

 Heientzat portu eder bat egiteko

 Bi hilabetez baliatuko duten portu bat

 Miliarrak badira

 Bainan zure sementzat

 lantegi berriak egiteko

 Zure semek bizia irabazteko

 Ama, dirurik ez da!

 

 4

 

 Auzo herrian, miliunak xahutu dituzte

 Plazan bi etxe aurdikitzeko

 Eta heien orde ezarri

 Hiru platana, lau tillula,

 Bost lili eta sei belhar ondo

 Udatiarrentzat «espace vert» bat eskas zen

 Herriko batter guziak

 Zuhaitz, eta berduraz beteak direlarik

 Urte berean eskola hetsi dute.

 Zure haurrentzat errienta atxikitzeko

 Ama, dirurik ez da!

 

 5

 

 «Villages de vacances» horietarik

 Gure herrian

 Arrotzentzat muntatzen dute

 Bainan lau urteko Beñat gazteak

 Eskolara joan nahi badu,

 Bi kilometra oinez egin behar.

 Haurrak biltzen dituen autoa

 Haur zaharragoez betea da

 Eta auto haundiago baten pagatzeko

 Ama, dirurik ez da!

 

 6

 

 Parise eta Bordeleko jaunentzat

 Iratyn «Chalet» pollitak egin dituzte

 Bainan nere iloba gazteak,

 Elhur edo euri,

 Iguzki edo horma,

 Egun argi eda gau ilhun

 Kolejiora eremanen duen autora heltzeko

 Hiru kilometra oinez egiten

 Autoa, haren etxera hurbiltzeko,

 Ama, dirurik ez da!

 

 7

 

 Eskual-Herri nere ama,

 Zure semetaz husten ari zira,

 Mañex nere adixkidea

 Eskolarik gabe, lanik gabe, dirurik gabe

 Pariserat joaitera bortxatua izan da.

 Zurzuri luzeena baino goragoko

 Etxe baten puntaren puntan,

 Bi ganbera erosi ditu.

 Heien erosteko zer egin du!

 Ganbera horien saltzaleari

 Aitak utzi etxea saldu!

 Aurtengo udan, gure pentzean,

 Oihalezko etxola baten aintzinean,

 Nigarrez ari zen, bere etxondoari beha.

 

 8

 

 Ama, dirurik ez da!

 Eskualdunak ote

 Asto batzuentzat hartzen gaituzte?

 Gure bozari esker jaun bilaka

 Eta gure dirua arrotzentzat xahu!

 Hirietako p. horiek

 Diruan truk, lehen jinari

 Beren gorputza saltzen dute

 Heien gisa

 Diruan truk, kanpotiarreri

 Sema batzuek beren ama saltzen dute!


inprimatu