inprimatu
Udazkena Algerian
Izenburua:
Udazkena Algerian
Sinadura:
Uhalde [Iholdiarra]
Urkizaren iruzkina:
(=379.zk.) 2
Egilea(k):
Uhalde [Iholdiarra]

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
327.zk.
Orrialdea:
2

Udazkena Algerian

 

Uhalde [Iholdiarra]

 

 1

 

 Aski goiz bethe ditut nik hogoi urtheak,

 Algeriarat bainan ereman zortheak:

 Adios, Etchekoak, Lagunak, Maiteak!

 Frantziak falta ditu gerlari gazteak.

 

 2

 

 Erreboltatu dira Fellagha moroak

 Denak erre, suntsituz, orori tiroak:

 Noiz tugu zentzatuko hek, buru beroak?

 Agian laster, bainan... erranen geroak!

 

 3

 

 Jainkoaz lagunduak ez gira beldurti:

 Gachtaginak diztela hil edo sumeti...

 Aiten lana ez dute eginen bi zathi:

 Algeria gurea egonen da bethi!

 

 4

 

 Ainitz Eskualdun gira soldado arropan,

 Bakea egiterat ethorriak tropan.

 Bainan etsai gachtoak debrua du tripan:

 Zarkeria egin-ta mendirat eskapan.

 

 5

 

 Eder zait-ikustea churi mendi gaina:

 Elhur pollit garbia, zeruko dohaina!

 Hemen lohi faltsua lanjerosa dena:

 Bandera gorri batek Odolez egina...

 

 6

 

 Uda pasatu zaiku: horra udazkena,

 Gaztain erren tiroak nahiago nuzkena

 Ez bide naiz bakarra hemen, Eskualduna,

 Sor etche maiteari pentsatzen dutana.

 

 7

 

 «Desertuko-hegoa, iguzki erria,

 Zoaz iphar aldera: han dut sor herria!

 Dener ontsa girela emazu berria;

 Zure musu beroaz denak bozkaria».

 

 8

 

 Zoazi oihanerat eztiki, hegoa!

 Aita iratz epheiten han dut atkhitua:

 Emakozu kuraye, argituz gogoa,

 Ene faltan ez dadin egon etsitua!

 

 9

 

 Urtzoak heldu dira Udazken bethian,

 Negua pasetzeko numbeit gutartian:

 Bakea behar dugu egin Algerian,

 Gelerat juaiteko guziak batian.

 

 10

 

 «Zatozte, oi urtzoak, gure ganat laster!

 Etcheko berri onak ekar batzu bertzer!

 Ochkachen ala Saran kasu nun den lanjer;

 Gure harmak ez dira zuendako aiher»

 

 11

 

 Lasater itzuli gaiten, iduri urtzoak

 Pasaturik lanjerrak eta itsasoak,

 Bere gana gitzala sor-leku gogoak

 Eskualdun bizitzeko, nola arbasoak!

 

 12

 

 Eskualdunak bethitik ziren gerlariak,

 Pazientziaz jasanez pena miseriak,

 Etcherat ekartzeko beren bitoriak,

 Izan gaiten gu ere heiek iduriak.


inprimatu