Usurbilgo bi apaizen urrezko eztaiak
-I-
Jauna, zure aurrean
asten naiz izketan,
zure apaiz maiteen
billera onetan.
Emen gaude bildurik
guziok pozetan,
gaztenari agurra
egin bearretan
eta bi zaharrenen
Urre-eztaietan.
-II-
Berrogeitamar urte,
ai, urte luzeak,
batzuk igarrak eta
besteak ezeak:
Pekatu ta meritu...
guzitik nasteak,
gizonaren alderdi
uts eta beteak...
Zuk sarikako konta,
Jauna auen urteak.
-III-
Gozatu nai diegu
beren ingurua,
gure laguntza dute
beti segurua;
baņa Zuk ere zaindu
auen zartzarua,
biotza gazte gordez
ta argi burua,
ta gero emaiezu
ordaņez zerua.
-IV-
Jauna, orain aitatu
nai nuke gaztea,
kanpora baitijoa
apaiz izatea.
Izan bedi an zure
doaiez betea,
eta nai duenean
jo dezan atea,
emen du Antiguo'n
Apaiz-alkartea.
|