inprimatu
Uso gaixoa
Izenburua:
Uso gaixoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
55

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Uso gaixoa

 

 

 1

 

 Uso polit bat Ązer pena!

 ezer txarrik etzubena;

 biyotz oneko begi zabala

 borondatea diena,

 erriyan zan ederrena,

 arrosa ziruriyena.

 

 2

 

 Etzan kanpuan txoririk

 ori zan beziņ alairik;

 oraiņ tristura, kolore illa

 petxua penaz beterik,

 begiyak malkos bustirik,

 ezdakit duen besterik.

 

 3

 

 Badira mendi bazoak

 jartzen diranak lazoak:

 ishil ishilik galdetzen dute

 adiskide ta auzoak,

 zuzen emanak usoak,

 ote dituen pausoak.

 

 4

 

 Gorde nailuke pozikan

 ez galtzearren lotsikan;

 daukazki begi urdiņ-txoriyak

 argi gaberik kasikan,

 etzayo aitzen itzikan,

 ez dauka lengo antzikan.

 

 5

 

 Lenaz aur on baten gisan

 allegatzen zan elizan;

 an egiyazko fededun ayek

 nonbait arreta artzezan,

 oraiņ diratenez esan,

 azpaldi ez dala izan.

 

 6

 

 Etzan gelditzen lenago

 karnaba baņa geyago:

 erromeriyan bi ordu baņa

 iru oro lau nayago,

 oraiņ ezkutuan dago,

 zerebait badala nago.

 

 7

 

 Uso polita kantari

 guztatzen zaie danari;

 galairen batek gabaz diyola

 lagun egiten berari,

 gertatutzen bada ori;

 ez eman kulpik iņori.

 

 8

 

 Ibilleroyek gabean

 beti du gaitza urrean;

 bi usotxuak naitasun aundiz

 gosoz biltzen diranean,

 bide galdu illunean,

 joaten dira geyenean.

 

 9

 

 Baņa alare usoak

 ez ditu ditxa osoak;

 galduak dauzka zorotasunak,

 lengo algara gozoak,

 galdetutzen du auzoak,

 zer ote duen gaisoak.

 

 10

 

 Bakar liberean biyak

 nola basoan txoriyak;

 zorigaitz batek ipiņi arren

 bide illun ta itxiyak,

 ez daude noski etziyak,

 zuzendutzeko guziyak.

 


inprimatu