inprimatu
Urtezar gabian kantatzen diran kantak
Izenburua:
Urtezar gabian kantatzen diran kantak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
750.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urtezar gabian kantatzen diran kantak

 

 

 Joaten dia mutill gaztiak

 (amalau urtetik goitikuak, es-

 konduak erebai). Joaten dira

 baserrietara illuntzen duen den-

 boran eta jotzen dute atia iru

 aldiz makiliakiņ: "Kas-kas-kas"

 Gero eitten dute oju ttiki bat:

 "Eeeee".

 Eta orduan kantatzen dittu

 kopleruak iru kanta segiruan:

 

 Alabatua, Bereinkatua,

 Bai Sakramentu Santua,

 Pekatua-ren mantxarik gabe

 Zeņa dan kontzebittua.

 

 Au aiziaren epela

 Airian dabill orbela

 Itxi ontako persona onari

 Jainkuak Gabon diyela.

 

 Zapata txuri paperez

 Euriya bada baterez

 Nagusi jauna, esan bizaigu

 Asiko geran ero ez.

 

 Lutue ero ola baldin bada,

 botatzen diote limosna eta esaten

 dute: "Eztugu kantatzia nai".

 Eta ezpaldin bada luturik segi-

 tzen dute kantatzen.

 Berriz ere kopleruak kanta-

 tzen du bakarrik:

 

 Lezorekiņ Errenteriya

 Irugarrena Oyartzun,

 Nere lagunak garbuarekiņ

 Dios te Salbe erantzun.

 

 Orduan bestiak denen arte

 kantatzen dute:

 

 Dios te Salbe, ongi etorri

 Gabon Jainkuak diyela

 Legiarekiņ kunpli dezagun

 Urte berriyaren bespera.

 

 (Gaberdiko amabiyak jotzian,

 "Urte berriyaren bespera" kan-

 tatu biarrian, kantatzen dute

 "Urte berriyaren sorrera")

 

 Denak ,kantatzen dutenian

 "Dios te Salbe", koplariyak

 eitten du deskantso.

 Gero berriz ere koplariyak

 kantatzen du bakarrik:

 

 Au gabaren zoragarriya

 Jesus jayo da Belenen,

 Beraren billa omentxe gabiltz

 Itxi onetan ote den.

 

 Eta orduan "Dios te Salbe"

 esaten diyote beste denak.

 Oain alabatzen du itxeko nagusiya:

 

 Orroko or ,goyan izarra

 Erreka aldian leizarra,

 Itxi ontako nagusi jaunak

 Urregorrizko bizarra.

 

 Urregorrizko bizarra eta

 Silla loratu ederra,

 Eskuto lorez egiņa dauka

 Elizarako galtzara.

 

 Galtzara ortan polliki

 Bota biarko da paisua,

 Itxi ontako nagusi jauna

 Aingeruaren maisua.

 

 Oain denak "Dios te Salbe".

 Gero kopleruak yoratzen du

 itxekoandria:

 

 Orroko or goyan elorri

 Aixkora jo ta erori

 Itxi ontako itxekoandriak

 Ama Birjiņa dirudi.

 

 Beste bat itxeko andriaren

 tzat:

 

 Itxeko andre zabala

 Toki oneko alaba

 Birian informaturik gatoz

 Limosrt'egilla zerala.

 

 Beste bat itxeko andriaren-

 tzat:

 

 Elizan eder aldare

 Arri urdilez pillare

 Itxi ontako itxeko andria

 Birjiņa Amaren komadre

 

 "Dios te Salbe" denak.

 Gero itxeko semiari:

 Itxeko galai ederra

 Eta pozez zaudena,

 Birian informaturik gatoz

 Duzula limosna ona.

 

 "Dios te Salbe" denak eta

 kopleruak itxeko alabari:

 

 0rroko or goyan otia

 Dena da lorez betia,

 Itxi ontako itxeko alabak

 Kutxan darauka dotia.

 

 Beste bat itxeko alabarentzat

 

 Orroko or goyan antzara

 Itxeko alaba non-tzara?

 Bost galai gazte badauzkitt eta

 Emango dizut aukera.

 Negoni ere ementxe nago

 Baldiņ gustatzen bazera.

 

 "Dios te Salbe" denak.

 Gero aspertu eitten dira, eta

 kantatzen du kopleruak:

 

 Ai gerala, ai gerala,

 Nekatu dira ezpaņak,

 Itxi ontatik espero dittutt

 Pesta bi eta gastaņak.

 

 "Dios te Salbe" denak.

 Gero limosna botatzen diotet

 eta kantatzen du kopleruak:

 

 Arbol(e)tan denik fiņana

 Gereziyaren azala,

 Neri limosn'au egin dirana

 Jaunak bedeinka dezela

 

 "Dios te Salbe" denak.

 Berriz kopleruak:

 

 Adios eta oaiņ baguaz

 Urrengo urtera artian,

 Beok ere pasa dezela

 Osasunez ta pakian.

 

 Eta "Dios te Salbe" denak.

 

 Limosna txarra egitten den

 tokiyan kantatzen dittuzte kanta

 bromazko batzuek:

 

 Orroko or goyan agaki

 Aixkoraz jo ta ebaki

 Itxi ontako itxeko andriak

 Ardua esaten badaki.

 

 Beste bat:

 

 Beyak gosiak marruak

 Txakurra berriz orruak,

 Nagusi jaunak bere kontura

 Ustu in dittu jarruak.

 

 Bertso geiyo ere kantatzen dia

 biņon dia limosna txarra ema-

 ten den tokiyan, eta orrengatik

 dia pixka bat itxusiyak.

 


inprimatu