inprimatu
Urte sasoirik gorrienean
Izenburua:
Urte sasoirik gorrienean
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
960.zk.
Orrialdea:
1

Urte sasoirik gorrienean

 

 1

 

 Urte sasoirik gorrienean

 abenduak hogei ta lau,

 Egunen amak zezaken egun

 ederrena hi izan hau.

 Zar, gazte, ta aur, beltz eta zuri,

 siñesgabe eta kristau,

 Mendeak-mende pozten gaitukan

 zorioneko Gabon gau.

 

 2

 

 Oi Eguberri, hi agu beti

 familietako poza,

 Maitetasunik aundienaren

 izpillu ta pake-boza.

 Semeak oro etxera deitzen

 gaitun amaren bihotza,

 Aterik ate kantatu genun

 aurtzaroaren oroitza.

 

 3

 

 Begien bixta baño harago

 urrun doakit gogoa,

 Gau ixil ontan ezin ahantzi

 ni sortu nintzan xokoa.

 Xoko goxoa, aiten aitena,

 gaur zait txit maiteagoa,

 Oroipen utsak ai etxe-miñez,

 ixuritzen dit malkoa!

 

 4

 

 Poz oron gaindi oroitutzen dut

 ainbeste amen samiña,

 Geuren menditik urrun gaudenon

 erbesteko erri-miña.

 Gela otzetan trixte diranen

 gau au ospatu eziña,

 Semeen penak negartzen ditun

 Sorterriaren zotiña.

 

 5

 

 Oi Gabon Gaua, mendeetako

 gure usario zarra,

 Gudu hotz ontaz etsi etzagun

 eman eiguk bihotz-karra.

 Pitz bihotzetan iru Erregek

 ikusi zuten izarra,

 Bere dirdaiek argi dezaten

 anitzen illunabarra.

 

 6

 

 Gau itxuaren begi motelak

 bizkor beigu siñestea,

 Egun-urratze itxaropenez

 pasa zagun erbestea.

 Kontsola Gabon gabarik gabe

 oherako dan gaztea,

 Ta nere Erri maiteak egiz

 ukan dezala Pakea.


inprimatu