inprimatu
Urte berri
Izenburua:
Urte berri
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1784.zk.
Orrialdea:
3

Urte berri

 

 1

 

 Une xaharra gan zaiku eta

 hastera doa berria

 Desirkundeaz nere bihotza

 da zuendako betia

 Urte uros bat bakean eta

 denentiat osagarria

 Gure jainkoak on hartzen badu

 Igor gaitzala grazia.

 

 2

 

 Urte berri hau hasia dugu

 berri-berritan bezala

 Euskaldunentzat oroitzapen bat

 luzaro izan dadila

 Hegoaldeko gure anaiek

 egin tuzten abantailak

 Iparralderat zabaldu tuzte

 horiek beren hegalak

 

 3

 

 Eri ta xahar etxe xokoan

 zagozten bakar bakarrak

 Sofritzen edo lagunik gabe

 galduak zuen indarrak

 Zuen hizkuntza maitagarria

 ez dadin joan hiltzerat

 Euskal irrati ta telebixtak

 jinen dira laguntzerat

 

 4

 

 Euskaraz diren emankizunek

 dute bi urte betea

 Alaitasunez segi dezagun

 piztua dugun gatea

 Orok goretsiz asmatzaileek

 dadukayen bertutea

 Hoieri esker biziko baita

 gure euskara maitea!


inprimatu