inprimatu
Urruņako behorra
Izenburua:
Urruņako behorra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
689.zk.
Orrialdea:
4

Urruņako behorra

 

 1

 

 Bertsu berriak doatzi,

 Zortzi edo bederatzi:

 Nai dituenak ikasi

 raiterai, raiterai...

 Goazin Urruņatik hasi.

 

 2

 

 Urruņan Iriartian,

 Behor trukada batian,

 Hola hobeki ustian,

 raiterai, raiterai...

 Estofa txarra etxian!

 

 3

 

 Ehun libera balio!

 Bertzenaz ez da kario!

 raiterai, raiterai...

 Karga ematen bazaio,

 Laster errain du adio!

 

 4

 

 Tratu bat zuten egina

 Hamalau urthe adina

 Gero berriz etsamina:

 raiterai, raiterai...

 Hogoi-ta zazpi egina!

 

 5

 

 Hogoi-ta-zazpi urtetan,

 Zaldaria jan goizetan,

 Eguerdi gabe bortzetan:

 raiterai, raiterai...

 Tatxarik ez du hortzetan!

 

 6

 

 Begi batetik itsua,

 Bertzea ere galdua,

 Handia du probetxua:

 raiterai, raiterai...

 Ez baitu begi gaixtoa!

 

 7

 

 Bi beharriak gogorrik,

 Egizu oihu gogotik:

 Ez du egiten kasurik:

 raiterai; raiterai...

 Ez du aditzen sakrerik!

 

 8

 

 Behor xuri ta gorria,

 Bidartetik ekarria...

 Lau zango-besoz lodia,

 raiterai, raiterai...

 Beliek zer bazka-gaia!

 

 9

 

 Hain luzaz bizitzen denik

 Guti baita arrazarik,

 Ume bat enetzat atxik,

 raiterai, raiterai...

 Erditzen bada segurik!


inprimatu