inprimatu
Urrezko ezteiak
Izenburua:
Urrezko ezteiak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1344.zk.
Orrialdea:
5

Urrezko ezteiak

 

 1

 

 Zorte ederra jendearentzat hein bat untsa xahartzea

 Ederrago da biga batean hein hortaraino heltzea

 Elgarrekilan deliberatu zinuten parekatzea

 Biziko harat-hunat guziak batean joanaraztea

 Ta egun batez ahalaz biak eskuz esku baratzea.

 

 2

 

 Egun hori da gaurko eguna urrezko eztei eguna

 Esker ainitzen bihurtzekotan Jainkoak eman daukuna

 So baten gibel botatzeak du mundu huntan here one

 Mendi gainetik ardieri so artzainaren zoriona

 Orroitzapenak trumilka orai heldu dira zuen gana.

 

 3

 

 Gazterik biak zinezten lotu bidea egin beharrez

 Zuen kuraiak beti iraun du marka guzien itxurez

 Gure herria da aberastu familia eder batez

 Jainko deiari izan nahian fidel ez bakarrik elez

 Zuen haurretan Jaungoikoari bat eman duzue apez.

 

 4

 

 Xoria zuhaitz adar gainetik ez dago kantatu gabe

 Eliz'barnean gure xantrea hortako ez da herabe

 Mode berrian jende guzia da Jainkoaren goresle

 Horrek ez dio lehengoari kalte ekartzen batere

 Xori saldoan errexiñola ageri baita halera.

 

 5

 

 Zuen bihotzak, xahar maiteak, egun dagotzi pozetan

 Irri ezti bat ageri baita zuen ezpain xokoetan

 Zorion giltza duzue hatxeman uroski alor onetan

 Jainkoarekin adixkidantzan, estimu ainitz haurretan

 Urte ainitzez, orai bezala, bizi zaitezte lur huntan.

 

 6

 

 Jaun'ta andere adixkideak har konplimendu beroak

 Bat bertzeari leial egonik merexi du holakoak

 Etsenplu eder duzue eman jarraik diten ondokoak

 Bihotzez diot ene otoitza entzun beza Jaungoikoak

 Zeruan denak bildu gaitezen altxa ditzagun basoak.


inprimatu