inprimatu
Urrezko ezteiak Mugerren
Izenburua:
Urrezko ezteiak Mugerren
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1959.zk.
Orrialdea:
3

Urrezko ezteiak Mugerren

 

 1

 

 Bihotz bihotzez, agur Maņex ta Urtxula

 Alaitasun Jainkoak gaur dezauziela

 Zien bozkarioa gu baitan dagola

 Geroari zoazte beti hola hola.

 

 2

 

 San Frantsesen herritik urtxo bat joan zen

 Ospitalean aldiz gazte bat nardatzen

 Ihizia gogoan zeru miakatzen

 Urtxo hori sarerat nundik sartuko zen.

 

 3

 

 Urtxo maitagarria etzen pleņitzeko

 Sareak hegal ziren elgar estaltzeko

 Etzinezten ezkondu zien kalterako

 Esklabogoa utziz, elgar maitatzeko.

 

 4

 

 Diru porroxka batzu sakelan bildurik

 Parise jo zinuten bidia harturik

 Beharrari loturik, ez lilluraturik,

 Lanean ere hasi biak zoin gogotik

 

 5

 

 Aski handi zinuten nahi ohantzea

 Ainitz xori delarik neke kokatzea

 Batzu bertzen gainean bortitz laketzea

 Bortitzago ere bai guzien haztea!

 

 6

 

 Gerla deia jin eta eliza dorretik

 Senarrak behar zuen zaindu etsaietik

 Utzi zuen Terexa ta ama bakarrik

 Etxeratuko zen ba noizbait kolpaturik.

 

 7

 

 Herriko mina bezain minberagarria

 Nihungo medikiak ezin aurkitia

 Parise alde hura gogotik utzia

 Garazi jo orduko baitzen ahantzia.

 

 8

 

 Sort-herria utzirik Mugerren jarriak

 Xuxenki altxaturik zien haur guziak

 Haur ttipien erdian loriagarriak

 Luzaz bizi zaitezte: hain maitagarriak!


inprimatu