inprimatu
Urrezko ezteiak Mugerren
Izenburua:
Urrezko ezteiak Mugerren
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1485.zk.
Orrialdea:
5

Urrezko ezteiak Mugerren

 

 1

 

 Pertsu berriak moldatu ditut egun hunen ohoretan

 Omor'onean parte hartzeko zuen bozkario hortan

 Zorionean begira gaude eta denak lorietan

 Xahar maiteak pixkor ikusiz beren urre ezteietan.

 

 2

 

 Lehen pertsuan mintzatuko naiz ni adixkide Felix-i

 Mende erdi bat Mayi duzula espos laguntzat berexi

 Eta gaur ere horren aldean ez zaitzu segur itsusi

 Hori maitatuz egin baitzuen, Pagadoiako nagusi.

 

 3

 

 Familiako aita leiala, iratu zare etxean

 Ta igandetan meza denboran, beti xintxo otoitzean

 Handik lekora plazarat joan-ta, pilotan eta musean

 Orai pilota utzia duzu, nik uste ezin-bertzean.

 

 4

 

 Etxeko andre, Mayi maltea, ez zaitugu ahantzia

 Obra on iten arizan zira, zure bizitze guzia

 Lanean finki entseaturik, familia bat hazia

 Dotzen erdi bat haur ukaiteko, izan zinuen grazia!

 

 5

 

 Hetarik bat galdu zinuten, gazterik joan zen mundutik

 Ixtripu batek ereman zuen, buraso onen ondotik

 Kontsolamendu zerbait halere baduzue horren gatik

 Pentsaturikan zuen laguntzen, ari dela.gaur zerutik.

 

 6

 

 Baiona hortan esne partitzen, hamar urtetan hasia

 Geroztik hunat hor ibili da bere denbora guzia

 Gora behera frango bide du, hiri hortan ikusia

 Oraino ere ezin hartu du itzuli horren etsia.

 

 7

 

 Mugerren sortu zinen aspaldi, ta Mugerre maite duzu

 Bederatzi bat erretor ere, hor ezagutu ditutzu.

 Apez etxeko zerbitzua-re zenbat aldiz egin duzu!

 Apez hoik beren ama bezala guziek maite zauzte zu.

 

 8

 

 Apezak ere malte ditutzu, hori nik ere badakit

 Bederatziek jastatu dugu zuk duzun borondatetik

 Gastu onean edan baitugu guk Pagadoiko esnetik

 Eta sekulan samurtu gabe prezioaren gainetik.

 

 9

 

 Mende erdi bat pasa duzue, biek elgarrez gozatzen

 Maitetasuna leiala bada, ez de biziki gostatzen

 Atsegabea jiten delarik, beti elgar kontsolatzen

 Gaite ainitzek balukete Ian zuekin etsenplu hartzen.

 

 10

 

 Gaztean bézain maitakor zaizte, hoin aspaldi ezkonduak

 Espos egunean hartu xedeak, ez ditutzue gaiduak

 Jende onak-e badira beti, hori badaki munduak

 Hortako zauzte Beneizonea igorri Alta Sainduak.

 

 11

 

 Sobra prediku luzea ere, izaiten baita kaltean

 Azken pertsu heu kantatu eta utziko zauztet bakean

 Jainko onari galde eginez, zuek denekin batean

 Oraino luzaz ahantz zaitzaten hor haurren haurren artean.

 


inprimatu