inprimatu
Ume eder bat ikusi nuben...
Izenburua:
Ume eder bat ikusi nuben...
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ume eder bat ikusi nuben...

 

 

 1

 

 Ume eder bat ikusi nuben

 Donostiyako kalian,

 itz erditxo bat ari esan gabe

 nola pasatu parian;

 gorputza zuben liraña eta

 oñak zebiltzan airian,

 politagorik ez det ikusi

 nere begien aurrian.

 

 2

 

 Aingeru txuri paregabea,

 Euskal erriko alaba,

 usterik gabe zugana beti

 nere biotza narama;

 ikusi nayan beti or nabill,

 nere maitea au lana!

 zoraturikan emen naukazu,

 beti pensatzen zu gana.

 

 3

 

 Galai gazteak galdetzen dute

 aingeru ori nun dago?

 Nere maitea nola deitzen den

 ez du iñortxok jakingo;

 ez berak ere ez luke naiko,

 konfianza orretan nago,

 amodio dun biotz oberik

 Euskal errian ez dago.

 


inprimatu