inprimatu
Udaberria
Izenburua:
Udaberria
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1763.zk.
Orrialdea:
5

Udaberria

 

 1

 

 Goizean goiz esnatu naiz gaur

 hain zuzen ere bostetan

 Egun sentiko txori goiztarra

 nabaitu baitut hizketan

 Zeru aldera begiratuta

 izar alde guzietan

 jaikita gero mendian gora

 egun sendiko intzetan

 Mendi gaiņetik udaberria

 mireskatze ustetan.

 

 2

 

 Sortaldetikan azaldu zaigu

 eduzki gorri gorria

 lano bat ere ezta ageri

 zerua guztiz garbia.

 Baso ta mendi, soro zelaitan

 piztu da bizi berria

 Zugaitzak ostoz, txoriak kantuz

 hauxe da udaberria.

 Pakea eta osasunakin

 bedi ongi-etorria.

 

 3

 

 Igo aldi bat eginta gero

 iturri gardena pil pil

 basauntz haundi bat hor ikusten det

 iturritik oso hurbil

 iduzki printzak berotutzean

 ur fresko billa alabil

 eiztariaren beldurrik gabe

 patxara ederren dabil.

 Kaleetan gaur gizasemea

 ezta zu bezain trankil.

 

 4

 

 Gore ta gora nijoalarik

 iritxi da mendi gaiņa

 lau aidetara begiratzeko

 hau da leku atsegiņa.

 Zeruak eta itxasoak gaur

 hain dute margo urdiņa

 basoak eder, zelaia berriz

 lorategi bat egiņa

 Euskal-Herria dirudizu zuk

 Paradisoain berdina.

 

 5

 

 Urrezko margoz eduzkia ta

 aizea berriz hegoa

 osto orlegiz edertu zaigu

 arkaitz gaiņeko pagoa.

 Udaberrian iruditzen zait

 guztia ederragoa

 baiņa zer diot, ezta azaldu

 piņu beltzaren leloa

 Udaberria iritxiarren

 hau degu beti lengoa.

 

 6

 

 Sagar zugaitzek eskaintzen dute

 beren loreen usaia

 igali zugaitz denak loretan

 hau urte sasoi alaia

 Ostoai ere iritxi zaie

 zabaldutzeko garaia.

 Txoriak berriz adar gaiņetan

 abestuaz... Aleluia

 Ardi ta zakur menditan gora

 pozez dijoa artzaia.

 

 7

 

 Begira gure belardiari

 ai zer itxura daukana

 esan diteke belar guziek

 badutela lore bana.

 Lore gaiņetan erle gaixoak

 egiten du bere lana

 ahoz gozatu, hanketan hartu

 bildu gerorako jana

 Gero neguan billatuko da

 orain pillatutzen dana.

 

 8

 

 Zugaitz azpiko gerizatikan

 oska hasi da kukua

 udaberriak sendatu ditu

 len zegoana mutua.

 Kuku ta kuku, esnatu nai du

 lotan dagoen lekua

 Udazkenean eta neguan

 egingo luke ujua.

 Urte guzia izango balitz

 garai hau bezalakua.

 

 9

 

 Txori batzuek abesten eta

 besteak lanen jo ta ke

 kabi bat goxo eta pollita

 moldatu nahi lukete.

 Naiz ta lanean gogotik jardun

 hoientzako ezta neke

 eta guztia beren umeak

 ondo ikustean truke.

 Zer ikasbide emaiten duten

 ikasi nai bagenduke!

 

 10

 

 Atsegiņa de txoriak hala

 kusitzea lanean

 leialtasunik haundienean

 elkarren maitasunean

 Udaberriak maitetasuna

 hala sortu duanean

 txori, hegazti, abere eta

 xomorroen barrenean.

 Pake giro bat sortuko al du

 guretzako azkenean.

 

 11

 

 Aratsa dator, eduzki printzak

 badoaz izkutatzera.

 Izaki dana ikasi det gaur

 xamur eta bihotz-bera.

 Egun argia pasa denean

 gaua datorren antzera

 pozaldiaren ondorenean

 naigabea det atzera.

 Udaberrian Euskal-Herria

 bihotz berritzen ote da?

 

 12

 

 Udaberria, zu izan arren

 maitasunaren izarra

 Euskal-Herriko giroa dago

 neguan bezain zakarra

 Maitasun dana desegindu de

 gorrotoak du indarra

 Hauxe bai dala samingarria

 hau bai dala negarra

 Udaberria iritxi eta

 neguan bizi beharra.


inprimatu