inprimatu
Andere Trufariari trufa
Izenburua:
Andere Trufariari trufa
Sinadura:
Trufaria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Trufaria

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
778.zk.
Orrialdea:
4

Andere Trufariari trufa

 

Trufaria

 

 1

 

 Gizon bat besotik helduz

 andre bat dena irri,

 Trufaz ari zen gogotik

 eskuara xaharrari.

 Ez dakienak ez daki:

 zertaz da urgulutzen?

 Hanbat gaixto, anderea,

 ez baduzu aditzen!

 

 2

 

 Eskuara ez da eskolan

 ikasi mintzairea;

 Eta ez da zu iduri

 derabilan jendea;

 Zuk zure zitzi guz ak

 ditutzu hor hedatzen!

 Habe segur, anderea,

 ez baituzu aditzen!

 

 3

 

 Atsegin atsegabetan

 eskuara zoin den gozo,

 Ez daki ez Paristarrat

 gauzkalarik gu gaizo!

 Dena ditxo, dena kantu,

 eskuara da loratzen.

 Hanbat gaixto, anderea,

 ez baduzu aditzen!

 

 4

 

 Iturriko ur garbian

 mirailatzen zinela,

 Bazinion hogoi urte

 doi-doi zinituela...

 Gaixoa, urak doblea

 aise dautzu salatzen...

 Hobe segur, anderea,

 ez bainuzu aditzen!

 

 5

 

 Ibaia itsasoari

 eskuaraz da mintzatzen,

 Haizea berdin eskuaraz

 oihanetan kantatzen,

 Eta xoria arbolan

 goizik xaramelatzen,..

 Hanbat gaixto, anderea,

 ez baduzu aditzen!

 

 6

 

 Etxean zure senharrak

 uste du norbait dela.

 Debrua irriz ari da

 karkaila dariola.

 Tinki daukan hariari

 etzaizkoia ohartzen?

 Hobe segur, anderea,

 ez bainuzu aditzen!

 

 7

 

 Eskuarak aspaldi danik

 izan du laudatzale

 Bai eta jakintsunetan

 andanaka ikasle.

 Bonaparte printze batek

 etzuen gutiesten.

 Hanbat gaixto, anderea,

 ez baduzu aditzen!


inprimatu