inprimatu
Maite Barnetchen omenaldia
Izenburua:
Maite Barnetchen omenaldia
Sinadura:
Treku, Mayi (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mayi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1917.zk.
Orrialdea:
3

Maite Barnetchen omenaldia

 

Treku, Mayi (?)

 

 1

 

 Eskual-Herriko izarra, Maite, zu zinen bakarra

 Boza goxoa, ta arpegia zinuen zinez ederra,

 Orai zu, nun ate zira? Segur zerutik begira...

 

 2

 

 Bidarrai herri, toki hunetan, Maite Barnetxeren sortzia,

 Bere sort-herrin, bai zoritxarrez izatu da ehortzia,

 Entzun zuk Maite, ginen lagunak, ez zaitugu ahantzia

 Egin zaitugun omenaldia baitzinuen merezia.

 

 3

 

 Egun Bidarrin, zutaz orroituz, egotu naiz pentsaketan

 Zer estirnua, zuk zinaukazun Eskualdunen bihotzetan

 Utzi gaituzun landare gazte zure buru ordainetan

 Ezagutua izan dadien, zu bezala bazterretan.


inprimatu