inprimatu
Mattinek Irisarriri
Izenburua:
Mattinek Irisarriri
Sinadura:
Treku, Mattin (Mattin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mattin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1582.zk.
Orrialdea:
5

Mattinek Irisarriri

 

Treku, Mattin (Mattin)

 

 1

 

 Gaur jeikitzean, Eguerri goiza, idekitzean atea

 Zuri pentsatzen egotua naiz, oi! Irisarri maitea

 Ezin jasanez hemen ari naiz, penaren karga dorpea

 Kontsolatzeko gogaratu zait, Jesus haurraren sortzea.

 

 2

 

 Argitasun bat atera nahiz, nere ideia beltzetik

 Zuri kantari hemeni ari naiz, aratseraino goizetik

 Pertsu berri hauk moldatu ditut zuretako bihotzetik

 Irisarrirat goraintzi batzu, igortzeko Ahetzetik.

 

 3

 

 Erdi erdian ordoki eta, inguruetan mendia

 Hazkuntza eta laborantzako, zer toki xoragarria!

 Beti zintzaki jokatzen baita, hor bizi den gazteria

 Maitatzen dute eskuara eta, maitatzen dute herria.

 

 4

 

 Asko herritan pertsu saioak ari omen dira galtzen

 Ta Irisarrin oraino ere aintzina dute segitzen

 Apez berria pertsuzalea nola dutan ezagutzen

 Aurten saiorik etzela izanen, ez zizaitan iduritzen.

 

 5

 

 Erretirua hartu beharra dadukagu zahartzera

 Osagarria mendratu eta, etxetik ezin atera

 Bainan gauza hau, sartu nai nuke, gazte hoien bihotzera

 Euskal-Herriko usaia onak, ez otoi utzi galtzera.

 

 6

 

 Aspaldixkoan usaia.nuen, ospatzeko Eguberri

 Zuen herrirat etorri eta, lagun artean kantari

 Gaur ere gagoz hor nago bainan, gorputzez ezin etorri.

 Agur bihotzez Irisartarrak, eta agur Irisarri...

 

 7

 

 Ene burua ezarria dut mediku hoien artean

 Ez jakin nere onetan ala neretzateko kaltean

 Desira hauxe egiten zauztet, bihotza bete betean

 Gure Jainkoak ni uzten banau bizirikan bitartean

 Berriro ere etorriko naiz horrat helduden urtean.


inprimatu