inprimatu
Mattinek Ahetzeri herriko bozez
Izenburua:
Mattinek Ahetzeri herriko bozez
Sinadura:
Treku, Mattin (Mattin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mattin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
450.zk.
Orrialdea:
4

Mattinek Ahetzeri herriko bozez

 

Treku, Mattin (Mattin)

 

 1

 

 Bozak direla kausa Ahetze, orai jarria da sutan:

 Gauza ttipitik makur handiak ethortzen dira batzutan!

 Satan zaharra bestan dabila, gure herri trichte huntan...

 Galdatzen naute nik egun hortaz eian zer pensatzen dutan;

 Guziek ongi jakin dezaten, hastera noha pertsutan...

 

 2

 

 Zori tcharrean egin zituzten, boz emateko legeak:

 Holako egun batek ez ditu, asko hobetzen jendeak.

 Karrachu frango agertzen dira, lehen zaudenak gordeak:

 Elgarrekilan samurrarazten, hauzo eta ahideak;

 Ahul-aire bat segur hartzen du, giristinoen fedeak.

 

 3

 

 Gauza pullitik ezin erran da holako itsuskeriaz:

 Ahurtara bat bezik ez eta, elgar hil nahi mihiaz...

 Fedeak dio gaizki egin, ordain dezagun ongiaz,

 Ta hari gira batek bertzea, zango peratu nahiaz...

 Fantesia da gaichtoena hor, achola guti herriaz...

 

 4

 

 Gazte batzuek harizan dira, farisauaren lanean:

 Beren buruak zeruan ezar, bestiak ifernu labean...

 Zuhurtziari pichka bat beira, Jainkoaren izenean

 Gure buruak ez saindu egin, gauza horien gainean

 Den justuena erortzen baita zazpi aldiz egunean...

 

 5

 

 Zahar lagunak gomendatzen tut, hartzeko pazientzia

 Jainkoak hamar manamendutan eman baikaitu bizia.

 Hau sesitzeko aski ginuke, bortz-garrenaz orhoitzia:

 Gaizkirik egin daukuteneri, hobea da barkatzia.

 Orhoituz nola Krichtok gu gatik, jasan zuen kurutzia.

 

 8

 

 Goibel huntarik argi gaitzala, guzien jabe den Jaunak,

 Makurrik gabe ahantzaraziz, holako bozka egunak,

 Zitalkeriaz beteak izan ez diten biharamunak:

 Karrachu denak alde bat utzi, ta pentsamendu ilhunak

 Izan gaitezen adichkide on eta elgarren lagunak.

 

 7

 

 Gazte maiteak, goza ditela, ukan duten atseginaz;

 Atse gabea konsolatzen da orhoitzen bada arimaz:

 Jainko onari galdatzen diot, bilarteko den Birjinaz

 Zeru gainetik urrikal dadin, bktzuk bertzer egin Minaz

 Bake gozoan geldi gaitezen, Bazko on bana eginaz.


inprimatu