inprimatu
Bertso berriak
Izenburua:
Bertso berriak
Sinadura:
Treku, Mattin (Mattin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mattin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
787.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bertso berriak

 

Mattin

 

 Baserrian sortu nintzan

 ta baserrian hazia,

 eta beti izatu dut

 han egoteko grazia.

 Karrika ondo ondoan nuen

 orduko gure etxia.

 Xahar batzu hantxet entzunez

 goizik pertsutan hasia.

 

 Ostatuan maiz baziren

 xahar hoiekin kontuak.

 Arno xorta bat edan ta

 iluntzetan berotuak;

 orduan ez ziren faltatzen

 kantu xahar ta bertsuak;

 nik laster ikasten nintuen

 gero heiei adituak.

 

 Kantatzeko gostu hori

 banuen nere baitarik.

 Garai hartan ez zen naski

 nik ez nekien kanturik.

 Xahar haiei hainbertze bertso

 ostatuan aditurik,

 neroni ere hasi ninduzun

 rima errexenetarik.

 

 Koblariak bazirela

 entzuna nuen bertzetan:

 Pampale ta Matxin ziren

 onenak donbora hetan,

 elkarrekin ibiltzen ziren

 hainitz herriko bestetan.

 Lehen aldikotz entzun nituen

 naski hamabi urtetan.

 

 Handik urte gutti barne

 Matxin koblaria hiltzen.

 Bertsolari ezagunik

 Pampale bertzerik etzen.

 Sarako besta batzuetan

 Pampale bera arizen.

 Hamazazpi urte nintuen

 haren kontra hasi nintzan.

 

 Handik goiti hemen ez zen

 segur hainitz bertsolari.

 Hemen erdi bakea ta

 Espaiņian gerla ari;

 asko gazte orduan bazen

 hunarat ihes etorri.

 Orduan ezagutu nintuen

 Errexil eta Basarri.

 

 Ipar alde huntan laster

 galdu zen gero bertsua:

 guk ere hartu ginuen

 gerla txarraren kutsua.

 Halare nunbait oraino bazen

 segur bertsoen gostua,

 Hernandorena jaunak piztu du

 itzalia zagon sua.

 

 Donibane Lohitzunen

 orroitzen naiz arras ontsa,

 hamazazpi bertsolari

 harat bildu zen laguntza.

 Denak zerbait arizan ginen

 gaizki edo erdi ontsa.

 Egun hartan egin nuen nik

 Xalbadorren ezagutza.

 

 Geroztikan izan gira

 segur gu lagun haundiak;

 Ameriketan barnaka

 ere gira ibiliak.

 Bizkaiara ta Gipuzkoara

 joaiten ginen beti biak.

 Hameka bertso entzuna dauka

 gurekin Euskal Herriak.

 

 Gipuzkoan gehienik

 geroztik ibili gire

 Geroztik hor egin dugu

 guk zernahi adiskide.

 Hor gaindi ere gizon formalak

 errex bilatzen baitire.

 Lagunik onenak gintuen

 Basarri ta Uztapide.

 

 Gaur toki gehienetan

 badira bertsolariak.

 Bertsolari gostu hartzen

 dio gaurko gazteriak.

 Zaharrak arras ixildu gabe

 ugari datoz berriak.

 Geroko ere itxaropena

 badauka Euskal Herriak.

 

 Bertsolari berria da

 gaur agertzen nun nahitik.

 Bertsotako su berria

 berriz piztu da nunbaitik.

 Kontsolamendu hauxe deraukat

 partitu gabe mundutik:

 Xahar batentzat hamabortz gazte

 heldu direla ondotik.

 


inprimatu