Astoa
Mattin
Jende maitiak, jakin zazue
asko-kontuz gabiltza,
eta hementxe bilatzen dute
arbola danen itzala;
eta bertsutan esango det nik
jendiak jakin dezala:
gaur iņork hemen eztu esango
asto haundia naizala!
Nere denboran baserrietan
asto asko ikusia,
eta guk ere deramakigu
naski astoen bizia;
gaur ere hemen astokerian
bertsutan bainaiz hasia,
beharriz eztut itxurik baņan
astoaren irrintzia!
Holako gaien aitatzeko die
gisa hortako egunak,
asto-kontura dira gaur ere
hemen kantatzen tugunak
eta hau ere esan behar dut,
adixkide ezagunak:
neoni franko astoa naiz baņan
bertan baditut lagunak.