inprimatu
Ahetze-tik Mattin-ek Chalbador-ri
Izenburua:
Ahetze-tik Mattin-ek Chalbador-ri
Sinadura:
Treku, Mattin (Mattin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mattin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
663.zk.
Orrialdea:
4

Ahetze-tik Mattin-ek Chalbador-ri

 

Treku, Mattin (Mattin)

 

 1

 

 Alduderaino izatua naiz igandean Ahetzetik;

 Eta, Chalbador lagun maitea, hauzoan zure etxetik.

 Ez nuen usre deusek gibela nintzazken zu ikustetik;

 Geroztik hunat griñan bizi naiz, aitortzen dut bihotzez.

 

 2

 

 Aldudera-ta hauxe da zutaz lehenik entzun duguna:

 «Sukarrarekin oian da bera eta gaizkiago ama;

 Pena da, bainan ezin ditake, Chalbador etor gaur huna.

 Ez ginduela izanen zure entzuteko zoriona.

 

 3

 

 Berri txar hori laster pasa zen, guzien beharrietan.

 Guziak ginen doluan jarri, hain ginenak lorietan.

 Halako latz bat ere sendi zen gure buruzagietan,

 kobla ederren itzaina falta zela pertsularietan.

 

 4

 

 Bertsoetara zer nahi jende bazen horrat ethorria.

 Egin ahalak egin ditugu sortu nahiz omboria.

 Beti bezala harizan gira, zirto-ta bitzikeria:

 Hoiekin era kontentatzen da gu iduriko jendia!

 

 5

 

 Bertzalde bazen igandean hor, zer nahi gizon argitu:

 Mera, zenatur, mediku, apez, kalonje ta apezpiku;

 Sujeta hoiki axala baizik ez ginioten haunkitu:

 Bertze bertsurik entzuten zuten, zuk bichtan izan bazinu.

 

 6

 

 Nik, lagun gisa, aitortu gabe zuri ez nindaike pasa,

 Alduden zutaz jenden artean erabilki zen solasa:

 «Hura da, hura, bertsolaria; harek badu gero klasa;

 Bai egiazki ageri dela gaur Chalbadorren eskasa.

 

 7

 

 Ahalaz beti maite izati dut gauza chuchen jujatzia.

 Zuk bertsoari emaiten duzu merezi duen jauntzia.

 Eta zu gabe go nola ginen, errex da komparatzia:

 Iduri zuen haitza neguan, hostotarik biluzia.

 

 8

 

 Zorion dena ez daike egin mundu huntako biziaz.

 Zerua ere irabazteko daukagu penitentziaz.

 Heldu zauzkigun nahi-gabeak, hartzeko pazientziaz

 othoitz dezagun zeruko Aita, lagunt guitzala graziaz.

 

 9

 

 Zombeit pertsotan erran derautzut, zutaz. sendi nuen p

 Bainan luzatuz unagarri da predikurik hoberena.

 Ikus artio, lagun maitea, huntan finitzen dut dena.

 Besarkada bat zuri igorriz, ditaiken anaikorrena.


inprimatu