inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Treku, Mattin - Zubikoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mattin
Zubikoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1599.zk.
Orrialdea:
5

[Bertsotan]

 

Treku, Mattin - Zubikoa

 

 Zubikoa

 

 Nere aurrean gizon kozkor bat gorputzez ondo egiņa

 Txarra danikan etzait idutzen, itxura dauka fiņa

 Baiņa izona aspalditikan jarri zioten sorgiņa

 Orai pentsazu kapable bazera zenbat dan nere adiņa.

 

 Mattin

 

 Nere gostuko ez zen izanen hoi bainon gauza hobia

 Nik baino gutio dakitenak gauze hoietan badia

 Izpiritua zalu dut eta kontu egiten abian

 Hunek adina izen behar du bere andriain doblia.

 

 Zubikoa

 

 Bera bakarrik aspertutzen da andretzera segidan

 Aspaldi hontan hola dabilla beti horien kiran

 Orai artio aukera ederrak hemen denian baitziran

 Ia pentsazu garai onetan neria zer lan ari dan.

 

 Mattin

 

 Nere gogua sorgiņen gisa zalusko baita ibiltzen

 Eta zu Zimun zaude oraitxe nere erranen aditzen

 Huni andria zer ari zaion berari etzaio iduritzen

 Ari da hantxe hunek astian zikindu heien garbitzen...

 

 Zubikoa

 

 Gure sorgiņak errespuestak laixter daduzka goguan

 Dudarik gabe talentu asko sartua dauka buruan.

 Orai artio mintzatutzen haiz profeta baten moduan

 Ia pentsazu biar idortzeko zer denbora egingo duan.

 

 Mattin

 

 Aizazu, Zimun, heu entzun arte otoi etzaitela lotsa

 Horretarako zabal derauzkat gagoa eta bihotza

 Bihar goizian egingo ditu garai eta izotza

 Zu ohetikan jeiki orduko idortuko dira ontsa.

 Goraintziak ahetzerat Mattini ere!


inprimatu