inprimatu
Bertsutan
Izenburua:
Bertsutan
Sinadura:
Treku, Mattin - Zubikoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Treku, Mattin
Zubikoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1612.zk.
Orrialdea:
5

Bertsutan

 

Treku, Mattin - Zubikoa

 

 Mattin

 

 Aizak, Zubiko, hasi gaitezen gu serioski gogotan

 Naiz espedientza guti dugun gu biek ere lan hortan

 Nik kasik konprenituxe diat jaun horrek zer erran dautan

 Ta avion bat beharko'utala nik ere hara joatekotan.

 

 Zubikoa

 

 Avion hori esperuan de nik uste dedaneko

 Gizon haundiek igorri dute gu apartera juateko

 Berak talentu aski ezinik ia jujetzat juateko

 Eta arren pake ederra munduari emateko.

 

 Mattin

 

 Lau gizon hoiek bildu dirare Mozkun elgarrekilan

 Bat bertzia ezin enganaturik lauek badute aski lan

 Eizenower, Krutchev eta De Gaulle-kilan Mac Millan

 Hoiek ixilik egon behaitez gu biak hastearekilan.

 

 Zubikoa

 

 Jaun haundiak mintzatutzen naiz euskera garbiz zueri

 Alkar ezin konpondurikan nola zeraten ari

 Baldin erruki badezute Jaunaren odol on hori

 Zuentzat on ez dan gauzarikan ez desiatu besteri.

 

 Mattin

 

 Gaur iguzkiak ezin ezezta horiek duten itzala

 Derek dakite hoien gatikan lanjerian gabiltzala

 Nik esplikatu nahi zaituztet orai behar den bezala

 Batek bertzia maita zazue bertsulariek bezala.

 

 Zubikoa

 

 Gure agurra hau da egun egin deguna onetan

 Nik ez det ezer esperorikan hasi ta ere txarretan

 Geure anima moztera guaz berdin gorrotu beltzetan

 Beti pobre izain bagerare bizi gaitezen paketan.

 

 Mattin

 

 Azken bertsuan nik gizon hoiki bertsu hau diotet kantatu

 Eta eskuara garbi garbian hau laņoki esplikatu

 Gaizki zablltzate hola eta bat bertzeari barkatu

 Bertzenaz zuek hasarretu ta bertzek behaute pekatu.

 

 Zubikoa

 

 Lau jaun haundi hemen zerate beste bi bordari hemen

 Ia arren zuen bihotzak konbertitutzen diraden

 - Kontzientzian etsamiha egin zazue zuzen

 Hanbat seme dohatsua zonbat gostatutzen den.


inprimatu