inprimatu
Leitza. Azpiroz'tarrei biotzez
Izenburua:
Leitza. Azpiroz'tarrei biotzez
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
789.zk.
Orrialdea:
[14]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Leitza. Azpiroz'tarrei biotzez

 

 

 Itza zabal ederrao

 daudela bidean,

 mendi-maldan zearka

 noa gallurrarantz.

 Arrimia izena

 dauka tontorreak,

 gaztaņerriz betea

 bere oņaldia.

 

 Gaiņ-gaņera eldurik

 izerdiz, nekatuz,

 ageri dan aurrean

 nago lilluratuz:

 Mendiak baranoan

 alkar begiraka,

 baserriak alboan

 denei parrezka.

 

 Baso eze ezeak

 nunnai edaturik,

 iturri ta errekak

 doņuez beterik.

 Landa luze zabalak,

 artoak onduta,

 ugaritsu damaki

 urteroko uzta.

 

 Leitza daukat erria

 begien aurrean

 gozoki esarria

 Okabio oņean.

 Etxe sendo iaioak

 txuriz apainduak

 leio oro dituzte

 lorez txit beteak.

 

 Erri-jende osoa

 orain dago jaian,

 zarrak eta gazteak

 dantzariak plazan.

 Laister ingurutxoa

 guzien erdian,

 neska mutil liraņak

 oinka ederrian.

 

 Euskal-kabi beroa

 Leitzako uria,

 arbasoen izkuntzari

 tinki atxikia.

 Arrotzkeri guziez

 gorki urrundu - ta

 euki zazu bizkorki

 zure izatea.

 


inprimatu