Il da kontrabandista
Pagogaņa
Larraburu'ko nagusi
gazte zanari.
Mutu daude zugaitzak,
txoriak lo ere,
ametsetan txakura
deusik entzun gabe;
etxe-inguru illa,
erreka indarge.
Ikullu beltz atetik
bostak irten dira,
bidexkan dagoala
beste bat begira,
gero seiak jo dute
mendien aldera.
Zeruan illargia
lurrara keņuka,
argi mea tarteka
bialtzen diola;
ori ere lanean
gabaren aldera.
Ostrope illunean
aizeak intziri;
orbelaren gaņean
urratsak apalki;
untza bat zugaitzean
uluka saminki.
Mugara eldutzean
"alto" bat entzunik
gizonak bat batean
mendi-bera doaz
bizkarrak arindurik
kontrabandu kargaz.
Danka tzuek entzunik
beren urbillean,
luze-luze gorderik
iratzen artean,
egon ziran ixilik
mintzul bearrian.
Jasotzean gizonak
eguzki argian
bost ziran agurtzeko
txapela buruan;
seigarrena etzanta
odola arpegian.
Il da kontrabandista!
Len bizkor ta orain
iratza artean datza
gogor bezin narras.
Larrun'eri eman dio
bere azken arnas.
Orain gaņetik dator
lagunen sorbaldan,
abek malko beroaz
begiak beteak.
Juan Miguel samintzeko
ezin asma-itzak.
Ikusiz etxekoak
senar-gazte illa,
aieka asi ziran
burua galduaz.
Bere gelan amona
belaunikatuaz:
"Jauna, nere senarra
orain berroi urte
leku bertan il zuten
gau itxu beltz batez.
Euki biok zeruan,
urrikaldu zaitez".
|