inprimatu
Baserria
Izenburua:
Baserria
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
770.zk.
Orrialdea:
[2]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserria

 

Pagogaņa

 

 Arbaso zarrak bizt oi ziran

 basoko etxe batean,

 gure aitonak gizaldietan

 baserritarrak baitziran.

 

 Beren ekintzak ageri daude

 soro, landa, baratzetan,

 dana edertu ta eratu zuten

 egunoroko lanetan.

 

 E'xe galanta goratu ondoren

 txuri - gorriz apainduta.

 bi egalezko tellatu pean

 zeukaten beren egoitza.

 

 Danok beti euki bear dugu

 egi argi ta esaguna,

 baserritan dago'a erroa

 Euskalerri maitiena.

 

 Lurratik dator usain gozoa

 bai - ta gure izakera.

 Mendi ta oyenak dira seaska

 euskaldun izkuntzarena.

 

 Goiko txabola utzi ondoren

 bai - ta udako mendia,

 artzaia pozik dator berea

 daukan sendi - baserrira.

 

 Ala bait'ere gu, kaletarrak,

 bear dugu, bai, noizpenka

 uri aunditik aldegin gogoz

 baserritar biurtu - ta.

 


inprimatu