inprimatu
Ayamendi
Izenburua:
Ayamendi
Sinadura:
Thalamas Labandibar, Juan (Pagogaņa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Thalamas Labandibar, Juan

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
712.zk.
Orrialdea:
[6]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ayamendi

 

Pagogaņa

 

 Bidasotarrentzat beti pozgarria

 zaigu bizitzea zure oņapean.

 Begiak zabalik, txundioz beterik,

 zein goxo guretzat zure urblllean!

 

 Eguzki zabalak, uda egunetan,

 eguerdi aldian sutan zaitunean,

 galdeketan gaude zeruko argia

 bein betiko gure Lurrara jeitxi dan.

 

 Neguko garayan laņo-mordo beltzak

 zure gallur goian batzen dira tinki..

 Gero, trumoiak ta tximista zorrotzak

 oņa-aldera datoz guda gorran aurki.

 

 Gaztetasunean, malkor oro zear

 jotzeko trebe ta txotil nintzanean,

 ia Illabetero zure gullurrara

 joaten nintzan pozik, atsegin ederran.

 

 Eresi bikaņak, soņu jostariak

 entzun ditut zure Zurrumurru goian.

 Menditar zintzoak, oro txit baturik,

 abesteņ zituzten biotza agerian.

 

 Zenbat gizaldiak igaro ote dira

 zure malda pean! Gizon ta erriak

 mota guzitakoak: zuzen eta zirtzil,

 Iguinak eta biotz-onekoak.

 

 Zure baranoan orain zohardi bat,

 urrez argiturik, zabaltzen ari da.

 Yainko-lege pean, danok alkarturik,

 anaitasunean biziko ote gera?

 

 Bein betiko zaitut nere itzal ona.

 babesa beroa, kerispe ziurra.

 Gaba ta egunez gogo barrenean

 daukat tinkatua zure iduria.

 

 Goiko txoriņoa bezin laister ta arin,

 nere naikundea zurerantz dijoa.

 Azken estalpea, mendi txit maitia,

 arbasoen ondoan zaitut autatua.

 


inprimatu