Beasain'go erriak ba-du mendi bat
Teleria, Patxi
-1-
Beasain'go erriak ba-du mendi bat
deritzaiona Usurbe,
gurutz aundia gallurrez dula
dago erriaren jabe.
Garizuma ontan erregu, arren,
danok baturikan obe,
iņortxo eztedilla gelditu
bere laguntzarik gabe.
-2-
Oraintxe dala amabost urte
ideki ziran bideak,
asmo au artu zutenak ziran
erriko mendi-zaleak.
Erri guziko laguntzarekin
berak ziran egilleak,
diru ta abar lagundu zuten
baserri eta kaleak.
-3-
Gauz karaitzeko nekea zeukan
betik-gorako bidiak,
baserritarrak jarri zituzten
asto, mando ta idiak.
Lagundutzeko gertu egonik
ezer kobratu gabiak,
orra or garbi zer egiten dun
maitasun eta pediak.
-4-
Beasain erria dana baturik
pede su-garraren printzan,
batzuk dirua, bestek laguntza,
erri guzia berdin zan.
Xentimorikan kobratu gabe
ango lan dana egin zan,
arrezkeroztik an da gurutza
Jesus onaren gorantzan.
-5-
Amairu milla kilo gurutzak,
oņarrik berrogei milla,
porlana eun da oita bost zaku,
au da sartu zuten salla.
Burnia eta ondarra berriz
ortik aurrerako pilla,
eun milla pezta, danan kostua,
etzan mordoxka debilla.
-6-
Ikusi zagun bere neurritan
txit gurutz aundia dala,
amar metro ta erdi gora-ta,
iru ta erdi zabala.
Bere naia zan urrutikoak
ondo ikus zezatela,
orain aieri agurka dago
gertukoeri bezela.
-7-
Zer erakutsi ederra eman zun
gurutz ederra jasoak,
azkenerako bete zituzten
zeuzkaten asmo goxoak.
Bere ordaņa goza dezala
Beasain'go erri osoak,
San Migel izeneko klinikan
arkitzen diran gaxoak.
-8-
Irudi ori etzagun artu
mendiaren apaingarri,
baizik laguntza, otoitz egiņaz
eska deiogun berari.
gorrotu ordez izan dezagun
pake, maitasun lokarri,
Jaunak nai duan gisara danok
maitasun izan alkarri.
-9-
Tristeak dira Vietnam aldetik
datozkigun notiziak,
ainbeste milloi alperrik urtzen
eta gizonen biziak.
Munduan berriz, ainbat mixeri
lautatik iru gosiak,
gauz oro ondo ezin ikusi
Jesus gurutzen josiak.
-10-
Batzuk gaxoak, asko langille,
eta daudenak agintzen,
ikusi zagun batak-besteri
geure arantzak arintzen.
Alkarrekiko utsegiteak
al dan guzia berdintzen,
Kristo'k ipiņi zigun legean
danok alkartu gaitezen.
-11-
Ezin bizirik jarriak gaude
arkitzen geran munduan,
otso goseti antzera dabill
eta eztakit zer duan!
Bakoitzak berak pentsa dezala
bere jabea nor duan,
damurik izan nai ezpadegu
eriotzako orduan.
-12-
Gurutz Santua nola baizeran
dena maitasun da grazi,
tarteka aztuagatik ere gaur
gurtu nai zaitut berezi.
Zugandik urrun dabiltzeneri
nai diet adierazi,
odol santua ixuri zunak
eztula ori merezi.