inprimatu
Zeruko Argia'ren omenez
Izenburua:
Zeruko Argia'ren omenez
Sinadura:
Tauer, Norberta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tauer, Norbert

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
27
Alea:
67.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zeru'ko Argiaren omenez

 

Tauer, Norberta

 

 Orain urte bat dala ZERUKO ARGIA

 Asi zan diztiratzen euskaldun soroan

 Eta gure euskera, izkuntza maitia

 An agertzen zaigu edertasun osoan.

 

 Asko gustatzen zait asteroko maitia,

 Ekartzen ba-digu zenbaki bakoitzian

 Artikulu ederren lerroka luzia

 Guziak idatzita euskera eztian.

 

 Euskal-idazle ta olerkari aundiak

 Ikusten ditugu lankideen artean,

 Izkuntza zarraren esnatzaille argiak

 Ta ongi ezagunak euskal-baratzean.

 

 An irakurtzen ditut berri pozgarriak

 Nola gure euskaldun onen biotzetan

 Burua jasotzen dun euskera eztiak

 Beren Euskalerriaren bazter guzietan.

 

 Artu, otoi, guziak nere gorantzia,

 ZERUKO ARGIA'ri biotz-biotzetik

 Opa diot bizitza luze ta joria

 Ta bialtzen dizuet agurra Praga'tik.

 

 Aiskide asko ditu euskera maitiak

 Euskalerrian eta mundu zabalean,

 GORA gure euskera, izkuntza eztia

 Oiu egiten det guzien izenean.

 


inprimatu