Arenza'ri
Aita Martzel
Zuzenbidea beti izan da
legezko bide zuzena,
zoritxarrez, gaur zuzenik dauka
bakarrik bere izena.
Milla atxaki-matxakiz,
-zeintzuk norberak dakiz-
gaiņez dago almazena...
Nik arrazoirik bat be ez daukat,
zuk, barriz, milla dozena!
***
Ori al da "gizon egitea"?
Gizon-tratuan asi bear -ta
preziorik ezin jarri,
"garesti xamar" dala diņozu,
ibilli al zara sarri?
Mutikotan asita;
eskolak ikasita;
biurtzen da Kristo Barri.
Au al da, lagun, gizon-tratua
zuretzat ain tamalgarri?
***
Ez da erreza sarri jakiten
nor dan "kapitan araņa",
bakotxak bere alde jokatzen
egiten dogu al-aiņa.
Iņor maltzur ta lapur,
au suertea, alajaiņa!
ni neu jator ta samur;
Sotanearen kerizpe barik
euki lei santu-usaiņa!
***
"Gaueko iturri" ori dala-ta
amaika kalamatrika;
denporarik ez alperrik galdu,
entzun gaurko gramatika:
Ez santu ta ez meza,
alperrik da promesa;
alperrik milla botika,
guztiok entzun dozue emen
Arenaza'ren pratika...
***
GABON! biotzez ta ZORIONAK
o aspaldiko laguna!
Bardintsu zuri, anaitasunez
biotzeko euskalduna!
Urte Zarra amaitu,
ta Barrian jarraitu;
izan bake-osasuna.
Belen'go Aurrak sendotu beisku
EUSKALDUN ANAITASUNA!!!