inprimatu
"Txulufrina ta arrosa"
Izenburua:
"Txulufrina ta arrosa"
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Zat.?)
Egilea(k):


Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
823.zk.
Orrialdea:
[1]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Txulufrina ta arrosa"

 

 

 Naparroako errege yaunak

 egin omen da promesa.

 Iru seme dituelarik,

 irurek bana arrosa;

 etarik auta zuretzako da,

 dontzela eder galanta.

 

 ***

 

 koplatu eta koplatu

 saria bildu bear dugu

 gu ere neskatxa gazteak gera

 dotea bildu bear dugu.

 

 ***

 

 Zaia duzu lurreraino,

 sederia erdiraino,

 zu bezelakorik ez da sortu

 Sevillatik onaraino.

 

 Espero gintuen eztaietara

 erregina ta errege,

 emezortzi kalonge, emeretzi priore:

 eken guzien mantenitzeko egin beza fabore.

 

 ***

 

 Oina tipi zapatapeko,

 aztala txuri galtzetapeko,

 eskuak ere konsagratuak

 gure Jaunaren altzatzeko.

 Ezkilak errepikatzen,

 yendea zer den galdetzen:

 emen eldu den apez yaun au

 aingeruekin mintzatzen.

 

 ***

 

 Zur eman duzun diru onekin

 eginen tugu tortxa bi.

 

 Tortxak bear du aria,

 ariak argizagia:

 amalau milla aingeruekin

 paradisuan zar zaitezila.

 

 ***

 

 Utzan, utzan ixillik,

 orrek eztin dirurik;

 badieraman bolsa zahar bat

 arri koskorrez beterik;

 unetakoan ekarriko din

 zorri zuriz beterik.

 Akio eta makio

 lapezurra auts balekio

 ni barber mediku egin-artio,

 sendatu ezpalekio.

 

 ***

 

 Ematekotan emazu

 bertzela ezetz arrazu,

 gu uneala idukiteaz

 probetxurikan eztuzu.

 


inprimatu